Alizia Iribarrenek Mertxe Mugika ordezkatuko du AEK-an
Elizondarra izanen da hemendik aurrera koordinatzaile nagusia Euskal Herri mailan
Iruña - Nafar bat izanen da hemendik aurrera AEK-ko nagusia, datorren astetik aurrera elkarteak zuzendaritzan aldaketak egingo baititu. Azken hamahiru urteetan Mertxe Mugika (Elorrio, Bizkaia, 1963) izan da koordinatzaile nagusia, eta kargua utziko du orain. Haren lekua hartuko du Alizia Iribarrenek (Elizondo, Nafarroa, 1976). Urteetan Erriberako AEK-ko arduraduna izan da Iribarren. Urriaren 1ean hartuko du kargua. Agurreko mezuan, Mugikak gogora ekarri du argazki bat: aurreko Korrikan, 2017koan, euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariek elkarrekin kilometro bat egin zutenekoa. Santiagoko zubia guru-tzatu zuten elkarrekin, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga. Datozen urteetarako zeregin franko geratuko da, ordea, beraren esanetan eta erronka horiei guztiei aurre egiteko elkarlana jo du giltzarri: “Elkarlanean eragin behar da sistema osoan”, Korrikan bezalakoan - D.N.
Más en Sociedad
-
Cuidados sin red, transición a la longevidad y compromiso social, en la segunda fase del proyecto sobre nuevas longevidades
-
Más de 300 personas completan la séptima etapa de la marcha pro Palestina por Navarra: “El río se está desbordando”
-
Un estudio muestra la asociación entre el aumento de temperatura y la ansiedad y la depresión
-
Educar para derribar los muros del odio