Maribel Tellaetxeren senideak, berriz Madrilera
Ostiralean, eutanasia eta heriotz duina legeztatzearen aldeko 600.000 sinadura inguru aurkeztuko dituzte
Bilbo - Maribel Tellaetxeren senideak itzuliko dira ostiralean Espainiako Diputatuen Kongresura. Han, Madrilen, Angel Hernandez, Javier Sadaba eta Luis de Marcosen alargunaren batera eutanasia eta heriotz duina legeztatzearen aldeko 600.000 sinadura inguru aurkeztuko dituzte. Honenbestez, bigarren aldiz eramango dute Kongresura pil-pilean dagoen gai hau. Sinadurak aurkeztu eta gero, Tellaetxeren senideek prentsaurreko bat emango dute gai honen inguru hitz egiteko eta, bestalde, politikariei aurrepausoak eskatzeko, behin betiko, eutanasia eta heriotz duina arautzeko.
Horrela, Maribel Tellaetxeren senideek beste aurrerapauso bat emango dute pasa den urrian hasi zuten eutanasia eta heriotz duina arautzeko borrokan. Azaroan change.org plataforman hasi ziren sinadurak biltzen eta, ekimen horri esker, 180.000 sinadura inguru lortu zituzten. Izan zuten arrakasta ikusita, otsailean Espainiako Diputatuen Kongresura joan ziren lortutako sinadurak ematera Asun Gomez-Buenorekin batera, Luis de Marcosen alarguna. Guztira, 280.000 sinadura aurkeztu zituzten Madrilen eutanasia eta heriotz duinaren legeztazearen eske.
Maribel Tellaetxe pasa den martxoan zendu zen, baina Alzheimerrak jota hil zen portugaletetarraren senideek jarraitu dute sinadurak biltzen. Zentzu honetan, orain arte 375.000 pertsona inguru babestu dute Tellaetxetarren eskaera eta, honelaxe, eutanasia legeztatzeko beste kanpaina batzuekin batera, ostiralean, guztira, 600.000 sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan. - M. A. P.
Más en Sociedad
-
Las aventuras de Odile se llevan el premio
-
“La democracia va a durar por la misma razón que los humanos lo seguimos haciendo relativamente bien, incluso con tanta precariedad de información”
-
Investigados cuatro cazadores por el abatimiento de dos lobos ibéricos en León
-
Gobierno de Navarra y Federación de Asociaciones Gaz Kaló firman un convenio para la inclusión y participación de la población gitana