Euskaraldiaren bigarren edizioko bideoklipa duele hilabete argitaratu zen euskararen erabilera bultzateko helburuarekin. Abiapuntua euskal dantzetan, eta bereziki Muxikoetan oinarrizkoa den, jauzia izan da. Ion Celestino melodiaren egilearen hitzetan, kantaren eta bideokliparen helburua “formalki usadiozko jauzi baten antza izan zezala zen, eta estruktura horren gainean kantu popular bat sortzea”. Bestalde, euskaldun izateko modu ezberdinak erakutsi nahi izan dituzte. Celestinoren musikaz gain, ereserkiak Sustrai Colinaren hitzak ditu eta ahotsa berriz, Skabidean taldeko Lorena Aisa, Idoia Tapia eta Claudia Rodriguezek jarri dute.Tradizioaz gain, gaurkotasuna ere presente dago. Piezari jarri zaion izenak, 24 / 7, euskararen erabileraren transformazioarekin lotu nahi izan dute eta aldaketa hori lortzeko, “Euskaraldia katalizadore bat izan dadila, ez bakarrik ekintza nazional dibertigarri bat”. Ekimenak euskararen inguruan dakarren termino hau “hip hopean asko erabiltzen den espresioa da”, dio Celestinok, euskaraz antzeko hitzik entzuna ez zuenez, atentzioa eman zion.

euskaltasun ezberdinak

Honez gain, bertze euskaltasun “asko eta asko” badirela erakutsi nahi izan dute. Celestinoren arabera, “Euskaraldiak badu asko hortatik”. Bideoklipean bertan adibide ezberdinak agertzen dira. Ostatu batera joan eta “Europa txurian jaiotakoa ez dirudien pertsona batek euskaraz hitz egiten du”, azaltzen du Celestinok. Aurreiritzi horiek, beraren iritziz, “gure begiradan daude gehiago, euskararen beharretan baino”.

Kantaren eta bideokliparen grabaketa covid-19aren osasun krisiak baldintzatu ditu. Konposizio prozesua bera itxialdian abiatu zen. “Guretzat egia esan mugak muga, estudiora lanera bueltatzea sekulako poza izan zen”, aitortu du Celestinok. Neurriak neurri, ez da ohiko grabaketa bat izan, baina beraientzat momentu polita izan da.

Honen harira, Aisaren hitzetan “pena izan da. Agian harreman gehiago izan genezaken beste momentu batean. Ionekin asko egon gara, baina protokoloak eta aforoak direla medio gainontzeko Broken Brother Brass Bandeko kideekin ezin izan gara egon. Baina harreman oso estua lortu dugu eta oso pozik gaude”.

Azken finean “kantuaren muina bi taldeen arteko harremana da. Egia esan, elkarlan hori maila pertsonalean ez da izan beste egoera batean izango zen bezain estua baina espero dugu hala izango dela etorkizunean”, dio Celestinok.

Bideoklipa Iruñerriko leku ezberdinetan grabatu da. Celestininok adierazi duenez, “gure euskararen herria erakustea zen helburua. Naturatik oso hurrun ez dagoena baina hirian dena gehienean. Eta berdetik baino lehorretik gehiago daukana”. Lokalizazio ez urbanoak berriz, Oibarren grabatu dira,“Irunberri ondoko zelai bateko artasoro batean”, azpimarratu du Celestinok.

Ahobizi. Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten duen pertsona. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten dira; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten dio kideek ulertzen dutenean.

Belarriprest. Bere gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen duteuskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez du euskaraz egingo uler-tzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du; eta horixe eskatzen die modu esplizituan.

Ariguneak. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Gehiago…Gehiagorekin…Gehiagotan. / Euskaraldia bertan da! / Prest al zara? Esan, esan… esan, esan / Prest al zara? Esan… bai! / Zaindu maite duzun hori… zaindu… zain gu… maite duzuna? / Armairutik atera armairua bera! Atera ba! Atera! / Bagera - Ezer ez da berdin ta segi aurrera / Bagare - Ez da erraza, baina halare… 7 Bagira - Ez geratu begira / Bagire - Ez esan ez dela posible / Zenbat gara? Ni bat / 24 / 7 /Zenbat gara? Gu bat / Asko ta ez aski / Prest bazara esan esan… / Prest bazara esan…:

“jalgi hadi plazara, jalgi hadi / Han bat eta han bi, hainbat… Eta handi! / Jalgi hadi plazera, adi, adi / Batera… bat bera…” / Bagera - mugetan preso inor ez dadila gera / Bagare - aspaldi belarriak ahoen zain daude / Bagira - ahoak belarrien bila dira / Bagire - gorputz txarrik ez da bizitzeko libre / Zenbat gara? Ni bat / 24 / 7 / Zenbat gara? Gu bat / Asko ta ez aski