Txikiak Handi, munduko hizkuntza gutxituen handitasuna
xikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu iraunkorra da. Nafarroa Oinez festa bidelagun, euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza ani-tzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea lortu nahi da. Horrela, ugariak izan dira Nafarroako eta munduko beste lurraldeetako ikasleen artean emandako elkartrukeak, batzuen eta besteen hizkuntza zein kulturari buruz gauza asko ikasiz.
Txikiak Handi manifestuaren sinadurarekin hauxe bilatu nahi da: hizkuntza gutxituen normalizazioaren aldeko babesa bulkatzeko pertsona zein erakundeen atxikimendua. Hala, hizkuntzekiko babesa, legaltasun osoa eta gizarteko alor orotan erabiltzeko eskubidea segurtatu ahal izateko. Martxoaren 10ean ikastolan Garabideko lagunen bisita izan genuen berriz ere. Plazer paregabea da haiekin euskera nola lantzen dugun elkarbanatzea eta beraiengandik ikasteko aukera izatea.
Ez da lehenengo aldia etortzen direla gure ikastolara. Euskal Herrira etortzen diren bakoitzean, gure zonaldetik bisita egitea gustoko dute, gure eta haien errealitatea parekoak baitira. Gure ikastola Nafarroako erdialdean egonda, euskaldunok ez dugunez osotasunean euskaraz bizitzeko aukerarik, beraiek ere oso gertukoa ikusten dute egoera.
Murgiltze eredua zuzenean nola gauzatzen den ikusteko, Haur Hezkuntzan gure lan egiteko modua ezagutzeko aukera izan zuten (hiztegia, ipuinak, olerkia, etab...). Ondoren Lehen Hezkuntzako ikasleek sortutako erraldoien konpartsarekin dantzan ibili ziren eta, eguna borobiltzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikinera joan ziren bertako ikasleekin haien esperientziak elkar banatzeko haien arteko elkarrizketa gauzatuz.
Bisita hau probestuz, Txikiak Handi proiektua martxan jarriko dugu, hizkuntza txikiak handi bilakatu nahi ditugulako. Horretarako ikastolan gaia landua izan da Txikiak Handi unitate didaktikoaz baliatuz. Garabideko bisitarekin, gure ikasleek beste hizkuntza gutxitu batzuetako kideekin solasteko aukera izan zuten. Aurten ere manifestua sinatu zen. Hainbat hizkuntzatan idatzita dago, baina oraingoan, datozen aktibisten beste hizkuntza batzuetara itzulia izan da. Ikastolako lehendakariak, zuzendariak eta haien ordezko batek (Noufel Bouzeboudja Kabiliako, Argeliako, amazigha) sinatu zuten. Txikiak Handi manifestua sinatzera animatu nahi zaituztegu!
Temas
Más en Sociedad
-
Declaran la incapacidad total en Navarra de un camionero que padece apnea severa del sueño
-
Navarras afectadas de endometriosis: "Cada vez que me bajaba la regla tenía unos dolores terribles y calambres en las piernas"
-
Una concentración en Pamplona muestra su apoyo al Sahara con motivo del 50 aniversario de la proclamación de la RASD
-
Ocho graduadas en Medicina de la UPNA se sitúan entre los 1.000 primeros puestos en el examen MIR