Etxeko berriak

Azken urte hauetan Elorrin metodologia eraldatzen hasi eta ikaskuntza kooperatiboaren bitartez zein tailerren bitartez lanean hasi gara. Izan ere, iaz lehenengo zikloan haur hezkuntzan jada egiten ziren tailerrak martxan jarri ziren eta izandako arrakasta ikusita aurten bigarren zein hirugarren ziklotara zabaldu dira.

Haur hezkuntzan adibidez, 8 tailer dituzte eta tailer hauetan 3, 4 eta 5 urtekoak nahasten dira. Osotara, 8 talde daude eta talde bakoi-tzak bere kolorea dauka. Tailer horietan haur hezkuntzako sei tutoreak eta bi laguntzaileak daude. Tailer hauek astearte arratsaldetan egiten dituzte, baina aipa-tzekoa da beste egunetan ere bestelako tailerrak egiten dituztela, adibidez mailako tailerrak.

Astearteko 8 tailerrak ondoko hauek dira: harea, ura, sukaldari-tza, antzerkia, eraikuntza handiak, argia eta itzalak, pieza askeak eta arte tailerra.

Lehenengo zikloan (lehenengo eta bigarren maila) hiru tailer daude eta bi mailetako ikasleak nahasten dira tailer hauetan. Tailerretan, matematika, sukaldaritza eta artea lantzen dira. Tailer hauetan lehenengo eta bigarren mailako tutoreak, laguntza irakaslea zein musikako irakaslea aritzen dira. Tailer hauek, astelehen eta ostegun arratsaldetan burutzen dira.

Bigarren zikloan, hau da, hirugarren eta laugarren maian, hiru tailer ezberdin egiten dira bi mailetako ikasleak nahasturik. Tailer hauetako irakasleak, maila hauetako tutoreak zein ingeleseko espezialista dira. Tailerrak ondoko hauek dira: esperimentuen tailerra, sormen tailerra eta antzerki tailerra ingelesez. Tailer hauek ostegun arratsaldetan burutzen dira.

3. zikloan berriz, aurtengo ikasturtean, tailerrak mailaka buru-tzen dira.

Astearte arratsaldetan, 5. mailan, bi talde egiten dira eta txandaka bi tailer ezberdin egiten dituzte; idazketa tailerra (komikia) eta antzerkia. Tailer hauetako arduradunak 5. mailako tutorea eta eskolaz kanpotik datorren antzerkiko irakaslea dira.

6. mailan berriz, ostegun arratsaldero bi gelak (6-A eta 6-B) nahasi eta 3 talde sortu dira. Maila honetan, hiru tailer egiten dira hiru hizkuntzetan (euskara, ingelesa eta gaztelera) ahozko zein idatzizko ekoizpenak lantzeko. Hiruhilabetero Ingeles tailerrean adibidez, azalpen testuak zein errezetak landuko dira. Euskara tailerrean ipuina eta antzerkia eta gaztelera tailerrean inkesta eta berria. Tailer hauek 6. mailako bi tutoreek zein ingeleseko espezialistak zuzentzen dituzte.

Gure eskola

  • Gure auzoa. Mendillorri auzoa bi zatitan banatuta dago: goiko aldea eta beheko aldea. Goiko aldean trinkete bat, frontoi berri bat, laku bat eta osasun zentro bat daude. Beheko aldean, berriz, supermerkatua eta hainbat denda daude. Gure auzoan lau eskola daude, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Bi institutu ere badaude.
  • Gure ikastetxea. Gure eskola, Elorri, beheko aldean dago eta D ereduko eskola da, hau da, euskaraz ikasten dugu. Eskolako eraikinak E forma dauka. Azken bi urteetan jardunaldi jarraia izan dugu, goizez bakarrik etortzen ginen eskolara, baina aurten goiz eta arratsaldez daukagu klasea. Eskolan liburutegi bat daukagu eta astean behin bertara joaten gara irakurketa saio bat daukagulako. Elorrin maila guztietan, Haur Hezkuntzatik 6. mailara, tailer desberdinak egiten ditugu, astean behin edo bitan.
  • Gure maskota eta ospakizunak. Elorrin maskota bat daukagu eta Loretxo du izena. Gure eskolan egun bereziak ere ospatzen ditugu: Olentzero, inauteriak, azaroaren 25a, martxoaren 8a, Agate Deuna... eta egun horietan fanfarrea ateratzen da alaitzeko. Fanfarrea Lehen Hezkuntzako 4., 5., eta 6. mailakoek osatzen dute eta bakoi-tzak instrumentu bat jotzen du.