Gaur egungo jendartea etengabe aldatzen ari da mundu industrializatutik informazioan eta ezagutzan oinarritutako mundura eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien garapenak eragin handia izan du etengabeko aldaketa hauetan. Gainera, egungo jendarte honen beste ezaugarri bat etengabeko prestakuntza da, herritarrak aldioro ari gara ikasten datozkien aldaketetara egokitzeko. Hortaz, hezkuntzak erronka berriak ditu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eta erabilitako metodologiak erantzun bat eman behar dio emandako aldaketei.

STEM IKASKETAK

Gure ikastetxeak STEM-en bidez ikasleak gaitasun zientifikoaren lorpenera bidera-tzen ditu. Horretarako matematika manipulatiboak, zientzia eta robotika uztartuko dituen bi berrikuntza proiektu garatu ditugu: Zientzia Arakatuz eta Matematika eta Robotika jendartea eraldatzeko.

Hezigarri programa

Beste aldetik, metodologien hildotik, orain dela bi ikasturte Erreniega Ikastetxea Hezigarri programan sartu ginen. Hiru urteko programa da, ikasle guztien eskola arrakasta eta inklusioa bultzatzea xede duena.

IKKI metodologia

Ikasturte hau azkena izanik, atzera begiratuta ikusten dugu gure ikastetxean metodologia aktiboei ateak ireki dizkiegula, gu orain arte ginenari uko egin gabe: IKKI metodologiako egiturak era eremuak lantzen eta errotzen jarraitzen dugu; solasaldi literarioek eta ahozko aurkezpenek gure geletan tokia aurkitu dute bere onura guztiak ekartzen dizkigutelarik; talde elkarreragilen bitartez, gure komunitateri ateak ireki dizkiegu eta gure ikasleak honetaz probesten dira; bikoteka lanean zein IKKIn ikasleen autorregulazioa lantzen dugu. Bestetik, txokoka zein proiektuka arloen arteko disziplinartekotasuna bultzatzen dugu.

IKT mundua

Teknologiarekin eta zientziarekin zerikusia duten ezagutzak eskuratzearen aldeko apustuan, aukera ematen du IKTen bidezko teknologia-munduan beharrezkoak diren alfabetatze digitalen gaitasunak ikasteko; izan ere, horiek dira lan- eta gizarte-egoera baten funtsezko oinarrietako bat. Horregatik guztiagatik, egungo gizartean ikaskuntza autonomia eta ikasten ikasteko gaitasuna integratzen dituen hezkun-tza-eredua ezinbestekoa da.

Erreniega Ikastetxean argi dugu bi ezaugarri horien xedea direla ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izatea eta errealitatea diziplina anitzeko jardueren bidez ulertzea.