Guztion artean, itzuli nahi dugun eskola eraiki nahi dugu, eskola atsegin bat, ikasleak, irakasleak eta eskolako gainerako langileak gustura, gogotsu eta lanean jarraitzeko motibatuta senti gaitezen.

Horretarako, lehenengo baliabidea eraikin bera da. Eskola modernoa, gardena, leiho erraldoien bitartez barrura eta kalera begira dagoena.

Espazio ireki, malgu eta gardenekin, eskolan lan egiten dugunon arteko interakzioa eta komunikazioa sustatzeko.

Haurren familiei presentzia eta funtzioak eskaintzen dizkien espazioa. Baratzean eta hainbat ospakizunen antolaketan, 3 urteko egokitzapen-aldian, ia astero antolatzen diren haur-hezkuntzarako txotxongiloen emanaldietan, gela ordezkarien bileretan edo eta eskola-kontseiluetan.

Estetika zaindua duen eskola bat nahi dugu, lasaitasuna transmititzen duten horma garbi eta zuriekin.

Pasabide aktibo eta erakargarriak ditugu, hainbat espazioz osatuak, lan egitea edo atseden hartzea, lasaitasunera itzultzea edo besteekin harremanetan jartzea ahalbidetzen dutenak.

Gure eskola bikoiztu edo zatitu daitezkeen espazioz osatua dago, giroka, taldeka eta beste gelako ikaskideekin lan egitea errazten dutenak. Aldi berean, gure metodologia aurrera eramateko zurezko altzari estetiko eta funtzionalez hornitu dugu eskola.

Aldi berean, ikasteko prozesuan, ikasleek irakasleak laguntzaile eta eredu izango dituzte, eta ez informazio-transmisio huts gisa.

Gure eskolan hiru helburu nagusi ditugu, gure ikasleak arlo guztietan trebeak izan daitezen lortzea, hasiera-hasieratik denok gure eskolan gustura sentiaraztea eta hizkuntza ongi ikasteko berme bakarra den murgiltze linguistikoa.

Aldi berean, eskolan transmititu nahi duguna hiru leloen bidez laburtu dezakegu:

Itzuli nahi dugun eskola bat denon artean sortuko dugu

Eskola erakargarria eta atsegina sortu nahi dugu, guztion arteko errespetua sustatuko duena.

Bakarrik azkarrago baina elkarrekin urrunago iritsiko gara

Lankidetza, talde-lana, elkarrekintza eta adin desberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatuko ditugu.

Hizkuntza bakarra, mila ahots ezberdin

Guztion iritziak entzuten dituen eskola, euskaraz adierazitako iritziak, gure hizkuntzan murgildurik, euskara behar bezala ikasiko dutela bermatu ahal izateko. l