Etxauribarko inauteriak
Etxauribarko inauterietan Gerezipot, gerezi lapurraren erreketa ospatzen da
Otsailaren 21ean inauteriak ospatu ziren Etxaurin, nahiz eta bailarako herri guztiek parte hartu, hau da, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Belaskoain, Ubani, Zabaltza eta Arraiza.
Egitaraua bikaina izan zen, goizeko 10,30etan hasi zen festa. Lehenengo, herritik kalejira egin zen auzoz auzo, musika, pintxoak, edariak eta mozorroak lagunduta. Eguerdian herri bazkaria egin zen udaletxean eta frontoi ondoko belardian. Arratsaldean txokolate jatea izan zen eta jarraian, berriz, kalejira egin zen, inauteria antzezten eta dantzatzen. Iluntzean, plazara iritsitakoan, Etxauribarko zortzikoa dantzatu genuen eta haurrek ludotekan egindako Gerezipot erre zuten.
Gerezipot inauterien pertsonai nagusia da eta kondairak dioen bezala, gereziak lapurtzen zituen hiru metroko izaki erraldoia zen. Duela urte asko Etxauriko bailara ezberdina zen. Etxeetan ez zeukaten ez urik ezta argirik ere. Zuhaitzen fruituetatik eta beraien abereetaz elikatzen ziren baina gereziondo oso gutxi landatzen ziren. Bidaurretako herritar batzuk mahastiak gaixotzen zirela baina gereziondoak ez, ohartu ziren. Horregatik, Etxauribarreko bizilagunek gereziondo gehiago landatzen hasi ziren. Goiz batean kapadun pertsona bat herrira iritsi zen. Honek, olio arraro bat saldu zien herrikoei beraien gereziondoetan botatzeko azkar hazteko, ongarria zelakoan. Herritarrek bota zutenean, gereziak haunditu ziren baina zapore txarra zuten. Egun batzuk pasa ondoren gereziak uzteltzen eta desagertzen hasi ziren Sarbil mendian barre algarak entzuten ziren bitartean. Orduan konturatu ziren, mendian, izaki beldurgarri bat bizi zela eta gainera gereziak lapurtzen zizkiela. Gerezipot deitu zioten.
Plan bat pentsatu zuten Gerezipot harrapatzeko. Lehenengo, Makilariek makila lurraren kontra jotzen, Gerezipot izutu zuten, jende gehiagorekin zarata egiten; Sokalariek, Gerezipot izututa zegoenean sokarekin lotu zuten. Gerezipot erabat lotuta, herrira jaitsi eta erre zuten. Erretzen ari zenean, Errauskinek errautsa bota zioten. Hortik aurrera, urtero, Gerezipot erretzen da, bere inguruan Etxauribarreko zortzikoa dantzatzen den bitartean eta kalejira bat egiten da Gerezipotekin, aintzinean bezala, menditik lotuta jaitsiko bazuten moduan.
Hauek dira inauteri egunean parte hartzen duten pertsonai guztiak:
- Gerezipot: herritarrek maite ez duten pertsonaia. Erraldoi itsusi eta bakartia da.
- Sokalariak: Gerezipot sokarekin lotzen duten herritarrak dira.
- Aztiak eta sorginak: herritarrei, behar dutenean edo gaixorik daudenean, laguntzen diete. Oso jakintsuak dira. Konjuru bat egiten dute Gerezipot izutzeko.
- Alkate(s)ak: herrian agintzen dutenak dira.
- Makilariak: Gerezipot lotzeko makilariekin jotzen diote.
- Gerezipoten Koadrila: Gerezipot babesten eta defendatzen dute herritarrek harrapatu behar dutenean inguruan jartzen.
- Basakiak: herritarrek maite duten pertsonaiak dira eta natura irudikatzen dute. Herritarrekin lotura handia dute. Naturan erraz mugitzen dira. Mendira igotzen dira, ezkutatzen dira eta Gerezipot ateratzen denean herritarrei abisua ematen diete.
- Errauskinak: herritarrak dira eta Gerezipot menditik etortzen zen bitartean, errautsa botatzen zioten. Harrapatzen dutenean sua ematen diote.
Oso inauteri koloretsua eta dibertigarria, pertsonaiez beteta eta kondaira polita irudikatzen duena da.
Temas
Más en Sociedad
-
Cinco graduados de la Universidad de Navarra, entre los cien primeros puestos del MIR
-
Reconocimiento a un proyecto del Gobierno de Navarra para impulsar mejoras sociales a través de la IA
-
Las escuelas infantiles de Navarra cuentan este curso con 168 jornadas completas de refuerzo educativo
-
Navarra abre un nuevo procedimiento para la adjudicación de 198 viviendas protegidas