Olentzero Lizarrako ikastetxeetara heldu zen
estella-lizarra. Abenduaren 22an Remontival ikastetxe publikoko D ereduko haurrek bisita berezia jaso zuten, Olentzero eta bere astoarena, hain zuzen ere. Goizean goiz patioan ongi etorria egin eta txikienek Olentzeroren eskutik opariak jaso ostean, herrira abiatu ziren Lehen Hezkuntzako haurrak dultzaina joleek animatuta eta astoa buru zutela. Olentzero ez zen esku hutsik etorri, goxokiak eta euskararen aldeko mezuak banatu baitzituen eskolako ikasleen artean, irrifar ugari sortuz. Lizarrako kaleetan euskal gabon kantak abestu zituzten eta baita dantzatu ere. Eguraldia triste egon arren, dultzaina joleek eta eskolako haurren ahotsek giroa alaitzea lortu zuten. Hala, eskolako euskara batzordetik eskerrik beroenak eman nahi dizkiete egun honetan era batera edo bestera parte hartu zuten guztiei.
Más en Tendencias
-
Jamaica rechaza un regalo de Nueva Caledonia en la repesca del Mundial al pensar que era brujería
-
Muere a los 94 años James Tolkan, actor de 'Regreso al futuro' y 'Top Gun'
-
Por qué este urbano híbrido (que ahora estrena novedades) lleva 10 años triunfando
-
El vídeo viral de un hombre disfrazado de jirafa que interactúa con un grupo de estos animales