BILBAO. Bilbok "Darwin Eguna" ospatuko du asteartean, otsailaren 12an. Charles Darwin, Alfred Russel Wallacerekin batera eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat da. Datorren asteartean jaio zeneko 210. urteurrena izango da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin

Itziar Laka Mugarza EHU/UPVko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko Hizkuntzalaritza katedradunak eta Pablo Malo Ocejo Osakidetzako Bizkaiko Buru Osasun Sareko psikiatrak hartuko dute parte.

Ohikoa denez, hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. Ezinbestekoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea, liburutegian bertan, bihartik aurrera, lau sarrera pertsona bakoitzeko, gehienez ere. Leku guztiak betetzen direnean ez zaio inori aretora sartzen utziko, baina topaketa streamingez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

“En torno a la evolución del lenguaje” izeneko hitzaldian, Itziar Laka Hizkuntzalaritza katedradun eta EHU/UPVko La Mente Bilingüe ikerketa taldeko zuzendariak, azken urteetan giza lengoaiaren jatorriaren eta bilakaeraren inguruan metatuz joan den ebidentzia zientifikoa aztertuko du, lengoaiaren oinarri genetikoak eta neurobiologikoak eta gure espeziearen historia hobeto ulertzen laguntzeko. Amaitzeko, lengoaia giza espeziean baino garatu ez izanaren zergatiak eztabaidatuko dira.

Pablo Malo psikiatrak, bere aldetik, “Suicidio y Teoría de la Evolución” hitzaldian, norbere buruaz beste egitea eta bestelako jokabide auto-suntsitzaileak indar eta fenomeno naturalen ondorio direla azalduko du, gure izaeraren parte direla, batzuetan gure intuizioak kontrakoa adierazten badu ere. Horrez gain, gizarteak, bekatu eta baita delitu gisa ere hartu izan den norbere buruaz beste egiteari buruz dituen balorazioak eta aurreiritziak gure historia ebolutiboak baldintzatu dituela ere azalduko du. Pablo Malo psikiatra da, eta psikologia eboluzionistan dago espezializatuta.

“Darwinen eguna” Bilboko Udalaren, EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Zirkulu Eszeptikoaren artean sustatutako eta antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta El Correo egunkariaren babesarekin. Bidebarrieta Zientifikoaren urteko jarduera egutegiaren barruan dago. Ekimen horrek, zientzia jende guztiari, era atseginean eta didaktikoan, hurbiltzeko helburua duten “Matematikak eguneroko bizitzan” edo “Zientzia egiten duten emakumeak” programak jasotzen ditu, besteak beste.

GONBIDAPENAK JASOTZEA

Lekua: Bidebarrietako liburutegia

Egunak: Otsailaren 7tik 12ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.

Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.

Gehienez ere 4 sarrera pertsona bakoitzeko