Estilo hegemonikoak badaude, bai nazioartean eta baita gurean ere. 80ko hamarkadako Rock Radical Vasco deituriko eztanda eta gero, punka eta ska jorratu dira gurean, batez ere. Hala, denbora pasa ahala leku komunetara heldu gara eta estilo horiekin harritzea ez da erraza. Gaurkoan, diskoen gomendio hauen bidez euskal eszenan dagoen estilo aberastasun eta aniztasuna balorean jarri nahiko nuke. Hile honetan argitaratutako zortzi disko hauei buruz gauza askoz gehiago esan genitzake, baina gaurkoan justifikazio soil bezala erabiliko ditugu. Rocka soilik entzuten nazkatuta daudenentzat, soinu artea, cumbia, elektronika, metala, post punka… Eta kalitatezkoa!

Abaunz-Beire

Baunz beire

Baunz beire

Dudarik gabe urteko lan garran-tzitsuenetako baten aurrean gaude. Abaunz ekoizleak 24 abestiko lan luzea argitaratu du Series Negras zigiluaren eskutik. Zaila da sailkatzen, baina proposamena oso interesgarria da. Bertako etnomusikologia ekarpen handia sampler joko bikainaren gainean, Abaunzen ahots gordin eta herrestatuak spoken word moduko narratiba xurgatzailea sortzen du. Esperimentala da, bai. Baina ez musika esperimentalak ohituta gaituen erara: soinu atmosferikoak eta rap bateriak, ahots bitxi eta storytellingarekin lotuta post trap esperimental originala sortzen dute.

Melenas-Ahora

Melenas- Ahora

Melenas- Ahora

Laukote oso berezia da Melenas. Estilo retroetarako joera nabaria dute, baina, aldi berean, argitaratzen duten musika oso garaikidea da. Ahora haien hirugarren diskoa da, aurrekoekin bertako eta nazioarteko belarriak konkistatu ostean. Entzuten oso errazak diren abestiak, itsaskorrak, gogorarazleak... Baina ez horregatik soilak. Abesti borobil bat egiteak eta letren bidez transmititzeak badu bere lana, eta Iruñeako lau lagun hauek ondo baino hobeto dakite egiten. Gainera, oraingo honetan sintetizagailuen presentzia handiagoa dago. Ahora. Ahora o nunca mas.

Vibora-Zaldi beltza

Vibora-Zaldi beltza Vibora gurean dugun makina bortitz eta koipeztatuena da, dudarik gabe. Ez bakarrik egiten dituzten bira nekaezinengatik eta zuzeneko itzelengatik, baizik eta argitaratzeko duten jarraikortasunagatik. 2022an Crossed taldearekin Pena lana argitaratu ostean, Dana abestia aurreratu zuten maiatzean, Zaldi beltza honen aurrekari. Denetarik entzun daiteke bertan, beti bortiztazuna erro: hardcorea, beatdowna, screamoa... Diseinu zainduz eta Peio Goienetxearen argazkiz blai.

Vibora-Zaldi beltza Vibora gurean dugun makina bortitz eta koipeztatuena da, dudarik gabe. Ez bakarrik egiten dituzten bira nekaezinengatik eta zuzeneko itzelengatik, baizik eta argitaratzeko duten jarraikortasunagatik. 2022an Crossed taldearekin Pena lana argitaratu ostean, Dana abestia aurreratu zuten maiatzean, Zaldi beltza honen aurrekari. Denetarik entzun daiteke bertan, beti bortiztazuna erro: hardcorea, beatdowna, screamoa... Diseinu zainduz eta Peio Goienetxearen argazkiz blai.

Vibora gurean dugun makina bortitz eta koipeztatuena da, dudarik gabe. Ez bakarrik egiten dituzten bira nekaezinengatik eta zuzeneko itzelengatik, baizik eta argitaratzeko duten jarraikortasunagatik. 2022an Crossed taldearekin Pena lana argitaratu ostean, Dana abestia aurreratu zuten maiatzean, Zaldi beltza honen aurrekari. Denetarik entzun daiteke bertan, beti bortiztazuna erro: hardcorea, beatdowna, screamoa... Diseinu zainduz eta Peio Goienetxearen argazkiz blai.

Rrucculla-Zeru Freq

rrucculla-zerufreq

rrucculla-zerufreq

Barakaldoko artista eta bateria-jotzaile honek txundituta dauka elektronika avant gardearen mundua. Sentiberatasun berezia du testurak zaintzean, sintetizagailu eta instrumentu berriak proposatzean, eta, nola ez, erritmo kiribiltsuak bateriarekin jotzean. Artista espresionista bat bailitzan, soinua erabiltzen du paleta gisa (lehen kortea Sarrera: afinación de color deitzen da), artelan sakon zein dibertigarriak eskaintzeko. Lan berriak Zeru freq. du titulutzat eta landa grabazioak, jazza, PC music eskolako doinuak eta oraindik zure buruan inoiz sartu ez diren hotsak ditu. Benetan, Izaskunen lanak merezi du, konfort egoeratik aterako zaitu.

Bris- Errautsiko dira hiriak

Bris- Errautsiko dira hiriak

Bris- Errautsiko dira hiriak

Haiek deitutako Iruñagradotik dator talde berri hau. Tatxers musika taldeak landatutako haziak fruituak ematen ditu, horrelako talde interesgarriak azalaraziz. Bris coldwave eta postpunk estilo artean mugitzen da. Erritmo kutxa, gitarra atmosferikoak eta reverbean bildutako ahotsa. Adem Kozinskiren portada erakargarriak lehen lau abesti hauek modu bikainean aurkezten ditu, eta behin entzunda, gehiagorako gogoz geratuko zara. Gora Iruñagrado kamaradak!

Enrike Hurtado-20.20

Enrike Hurtado-20.20

Enrike Hurtado-20.20

Enrike artista bitxia da. Musika egiteko interfaze informatikoak programatzen ditu, zeintzuen bidez soinua luzatu, tenkatu eta mila eratan moldatu dezakelarik. Horien bidez eta feedback eta distortsio zein sintesi pikorduna erabiliz, pieza elektronikoak sortzen ditu. Bere ikerketak musika esperimental algoritmikoa txalapartarekin erlazioan jar-tzen du, horren erakusle Ibon RGrekin kaleratutako oMOrruMU baMAt (2021) lanean en-tzun daitezkeenak. Oraingoan, bost piezaz osatutako 20.20 lanean konposizio soil, minimalista, ambient estilokoak eta epelak dakartza.

  

Belako-Sigo regando

Belako-Sigo regando

Belako-Sigo regando

Belako taldeak ez dio hazteari utzi. Jada euskal eszenako izenik famatuenetakoa izatearen presioa daukate, eta haien musika ere haiekin heldutu da. Sigo regando bosgarren diskoa haien ibilbideko serioena da. Hamairu abesti ditu eta indie tradizioan arakatzen jarraitzen badu ere, ezusteko handi eta arriskutsuak ditu. Irekitzen duen abestiak soka orkestralak ditu, adibidez. Baina denetarako tartea dago, eta oso ondo orekatua, gainera. Distortsioa, melodiak, instrumentuen aukeraketa ezin hobea (baxu eta pianoaren arteko jolas eraginkorrak, sinteak, koruak) egitura poperoak, letra punkagoak eta lelo melodiko eta itsaskorrak.

Mi Buenaventura-Apologia del mambo

Imagen mibuenaventura apologiadelmambo

Imagen mibuenaventura apologiadelmambo

Bilboko kolonbiar lagunek lehen lan luzea kaleratu dute. Cumbia, mambo, txampeta eta bestelako soinu latinoak rockarekin uztartzen dituzte bertan. Gitarra dantzagarriak eta, batez ere, perkusio sorta handiak eta ondo konposatutakoak dira behingoz euskaldunak dantzan jarriko dituen lan honen ardatz nagusiak. Bi kulturen arteko zubiak letren bidez lotzen dituzte, beti umore dosi handiarekin. Prietasso artistak bere koloreen bidez osotzen du iruditeria, lan borobil eta erakargarri bati ginga jartzeko.