Denak dakigu taldean ari garenean bertzeetatik zenbait gauza ikasten ditugula. Guk taldeko jokoak bultza-tzen ditugu afera hau lantzeko.
Ortziralero Haur Hezkuntzako lagun guztiak patioan biltzen gara eta astero joko berri bat ikasten dugu. Taldeetan banatzen gara,horrela lagun berriak egiteko aukera izaten dugu.
Hemen dituzue ikasitako joko ba-tzuk. Nahi izanez gero, zuek ere martxan jarri ditzazkezue. Guk, behintzat, hagitz ongi pasatzen dugu!
1- OILO IZTERRA:
PROZEDURA:
-Haur guztiak borobil bat eginez, lurrean paratu begiak itxita.
-Horietatik bat aukeratu, eta borobil kanpoan zutik gelditu.
-Kanpoan dagoen haurrak harri(zapata, pilota...) bat adibidez, paratuko dio jarrita dagoen ume baten gibeleko
aldean.
-Begiak itxita dauzkaten haurrak kanta hau kantatzen hasten dira:
Oilo izterra,
jango nukela,
begiak itsutu,
itsutu ditugu,
baten batek baduela,
zeinek ote du?
Gibelera begiratu.
-Bitarte horretan, zutik dagoen haurrak eskutan duena norbaiti gibelean utziko du.
-Begiak ideki,eta denak euren gibelera begiratu ea zeinek duen zerbait.
-Zerbait duen horrek,hartu gauza, zutitu, eta zutik dagoenaren gibeletik lasterka joan behar du. Ez badu harrapatzen,zutitu den haurraren lekua hartuko du,eta horrela hasten da berriz jokoa.
2-BI HAURREN ARTEKO ELKARRIZKETA.
PROZEDURA:
Bi haur elkarreri begira batek galdera egin eta bertzeak erantzun.
-Kukurruku!!
-Zer duzu?
-Buruan min
-Nork egin?
-Azeriak
-Azeria non da?
-Sasipean
-Sasipean zertan?
-Txotxak biltzen
-Txotxak zertarako?
-Sua bizteko
-Sua zertarako?
-Ogia egiteko
-Ogia zertarako?
-Guk denok jateko.
3-SOKA SALTO
PROZEDURA:
Bi haur soka ematen paratu,gero bertzeak lerroan paratu,hasieran soka lurretik joango da, baina gero kantaren zati batean (Itsasontzi bat irten da) goitzen hasiko da. Txandaka salto egin, kanta honeri jarraituz:
*Kantauriko itsasoan
olatuak goraka
**itsasontzi bat irten da
olatuen artean
***hemendik harat
handik honat
hemendik harat
handik honat
*(soka lurretik)
**(soka goitik)
***(soka goitik tokiz mugituz)
4-KAIAN NABIL SARDINAK SALTZEN
PROZEDURA:
Haurrak bi lerrotan paratu elkarri begira,erdian espazio bat utziz. Bertze haur bat erdian saski bat duelarik egonen da. Erdiko haur honek,abestiaren erritmoan dantzatuko du (alde batetik bertzera). Bertze haur bateri bere aintzinean paratuz saskia eskeintzen dio. Horrela bien artean saskia hartu eta kanta hau dantzatzen akautzen dute. Horrela haur guztiei eskeini arte.
Kaian nabil sardinak saltzen
saskia buru gainean dudala
Kaian nabil sardinak saltzen
erosi nahi badituzu?
Goazen biok elkarrekin dantzara
lara,lara,lara,lara
Orain tori saskia zuretzat
eta ni banoa
5- HATZEN JOKOA
PROZEDURA:
Esku bateko hatzak zabaldu,eta ber-tze eskuakin ukituz abesti hau kantatu, hatz bakoitzaren funtzioa erranez.
Kanta:
Honek kapelu bat arrautze ekarri (hatz ttikiak)
Honek arraultzak prixitu (hatz alferra)
Honek gatza eman (hatz luzeak)
Honek pixka bat probatu (hatz erakuslea)
Eta potzolo-potzolo honek den-dena jan (hatz lodiak)
6-MARITXU NORA ZOAZ? (KANTA)
PROZEDURA:
Lerro batean mutilak paratu eta bertzean eureri begira neskak, bakoitzak bere esaldia kantatuz.
(mutilak kantatu)
Maritxu nora zoaz
eder galanta hori
(neskak)
iturrira Bartolo
nahi badezu etorri
(mutilak)
Iturrian zer dago
(neskak)
Ardotxo txuria
(denak)
Biok edango dugu
nahi dugun guztia
(mutilak)
Maritxu zuregana
biltzen naizenean
poza sentitzen dut nere barrenean
(neskak)
Bartolo nik ere dut
atsegin hartutzen
hurbiltzen noanean banauzu laguntzen
Xake ikastaroan ikasitako pausoak LH 5eko ikasleek erranera zaharrak bilatzeko erabili dituzte. Zaldiaren pausoak ematen badituzu gorde ditugun erranerak aurkitu dituzu