Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak sortutako parekoen arteko tutoretza eta lankidetzako ikaskuntza metodoa da Bikoteka irakurtzen. Ikasleen arteko kooperazio gaitasunaz eta familien parte hartzeaz baliatuz, irakurketaren ulermenaren konpeten-tzia hobetzea du xede nagusi.

Bikoteka irakurtzen, bikoteen osaketan eta rol banaketan oinarritzen da; ikasle batzuek tutore rola har-tzen duten bitartean, besteek tutoretzapekoa hartzen dute. Beraz, ikasgeletan eta ikastetxeetan dauden mailen arteko diferentziari probetxu pedagogikoa ateratzean datza erronka, eta horregatik, hezkuntza inklusiborako metodologia eraginkortzat hartzen da parekoen arteko tutore-tza.

Irakasle taldeak aurrez planifikatutako denbora, espazio eta material batetik abiatuta, eta ikasleei interakziorako ematen zaien lanerako gidoi bat abiaburutzat hartuta, bikote horretako bi kideek ikasi egiten dute: tutoretzapekoak, kide duen tutore horrengandik laguntza egokitua eta etengabea jasotzen duelako; eta tutoreak, ikasteko modurik hoberena irakastea delako.

Lan dinamika honetan, egunerokotasunetik ateratako testu anitz eta ezberdinak (errezetak, jarraibideak, albisteak...), irakurketa ulermenerako egoera errealak bilakatzen dira. Modu honetan, Irakurketa konpetentziala garatuz.

Bestetik, familien parte hartzea sustatzeko, tutore rola dutenek aldez aurretik etxean prestatzen dituzte gelan landuko dituzten testuak. Modu honetan, eskolan haien bikotea gidatu eta laguntzeko prest egoteko.

Lakuntzako Herri Eskolan, 2020/2021 ikasturtean abiatu zen programa hau Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6.mailatan, baina pandemia garaia zenez gero, ikasgela bakoitzaren barruan eraman behar izan zen aurrera. Aurten ordea, adin desberdinetako ikasleak nahasiz garatu dute proiektua; Lehen Hezkuntzako 5 eta 6.mailako ikasleek tutore rola hartu dute eta 3. eta 4. mailako ikasleek, tutoretzapekoena.

Esperientzia aberasgarria izan da irakasle zein ikasleentzat. Izan ere, ikasleek irakurtzeko arrazoi eta motibazio berriak eskuratu baitituzte programaren bitartez eta aldi berean, oso gustora aritu dira haien bikoteekin elkarlanean.