Elorriko ikasle, langile zein irakasleok ikastetxeko Pintxopote Olinpiadak ospatuko ditugu historian lehenengo aldiz abenduaren 20an, eskolan.

Jada, urte pare bat da eskolan gure metodologia aldatu eta garai berri hauetara egokitu dugula. Hori dela eta, eskolako 3. zikloko ikasleon ahotik dator hurrengo lerroetan plazaratuko dizuegun berrikuntzaren ildoa. Lehen aipatu bezala, eskolan 5. eta 6. mailako ikasleek astean arratsalde batez, elkarrekin elkartu eta tailerrak lantzen ditugu. Aukera bikaina adin ezberdinekoen arteko lanaz gozatzeko.

Bertan proiektu global eta dibertigarri bat sortzea genuen helburu. Hori dela eta, iritzi guztien artean “Pintxopote” olinpiadek liluratu gintuen. Orokorrean, ikasle guztiak bat gentozen ideiarekin eta egun horretan etxera ilusioz gainezka joan ginen, gurasoei ideia konta-tzeko asmoz. Gurasoak ere txora-txora geratu ziren.

Proiektu honen gidariak irakasle eta ikasleok izango garenez, ekin genion proiektuari. Lehenengo pausoa, olinpiaden arautegia egitea izan zen. Honakoa, adin ezberdinetako ikasleok osatutako taldeetan burutu zen. Izan ere, halako proiektu bat egiteko, ezinbestekoa da, guztion elkarlana: besteak en-tzun, iritziak errespetatu eta elkarri animatu.

Gaur egun, ez dugu pauso gehiagorik eman. Hala ere, oraindik, bide luzea geratzen zaigu aurretik: epaimahai justu eta objetiboak bilatu, babesleren bat topatu, kartelak sortu, parte hartzaileen inskripzio orriaren prestakuntza….

5. eta 6. mailako ikasleok faltan botatzen dugu eskolako gainon-tzeko ikasleekin (Haur Hezkuntzatik hasita eta goiko mailetaraino) proiektuak burutzea. Beraz, gure ustez, proiektu honen helbururik garrantzitsuena, hori da: proiektu amankomuna berreskuratzea.

Gu, behintzat, 6. mailako ikasleok, hurrengo urtean eskola utziko dugu eta horregatik, asko gustatuko li-tzaiguke 3. ziklora heltzen diren ikasleek halako proiektu eta iniziatibak izan ditzaten etorkizunean zehar.

Hau izan da dena. Gu burubelarri jarraituko dugu proiektua sortzen eta aurrera ateratzen. Espero dugu abenduaren 20rako proiektuaren nondik norakoak bideratuak egongo direla eta egun zoriontsu bat bizitzeko aukera izan dezagun, aurten eskolan, bizituko dugun azken urte zirraragarri honetan.