Uruguaiko gazte batek harreman epistolarra du Texasko atxilotze-zentroetan dauden dozenaka agirik gabekoekin haien animoa suspertu nahian.

Astero 15 eta 20 gutun inguru idazten ditu eskuz Carlos Espina unibertsitateko ikasle gazteak, eta AEB-ko atxilotze-zentroetan babesgabetasunak, ziurgabetasunak eta bakardadeak jota eta atxiki eginda dauden nagusiki pertsona zentro amerikarrei, gizatasun-argia zabaltzen die.

Uruguain jaio eta bost urte zituenetik Texasen hazitako 20 urteko gazte hau, orain hiru bat hilabete hasi zen estatu honetako atxilotze zentroetan dauden immigranteekin gutunezko harremana izaten, beraien egoeraren berri familiartekoei helarazi edota euren istorioak eta sentipenak elkartrukatzeko duten premia asetzeko asmoz.

Migrazio-agintarien zaintzapean zegoen Belizeko lagun baten alde immigrazio-epaile bati gutuna ida-tzi ondoren hasi zen lan honekin. Orduaz geroztik, bere izena laster zabaldu zen etorkinen artean.

“Halako batean, nire lagunak atxiloketa-zentrotik deitu zidan esanaz, laguntza behar zuten beste hamar bat preso bazituela” aipatu zuen, New Yorkeko Vassar Collegen Politika Zientziak eta Latinoamerikar Ikasketak burutzen dituen Espinak.

Aste gutxiren buruan, Espinari zuzendutako eskuizkribuak biderkatu egin ziren, atxiloketa-zentro bat baino gehiagoko igorleekin, gainera; idazle gehienak Erdialdeko Amerikakoak ziren, baina baziren baita ere mexikarrak, venezuelarrak, kubatarrak, ekuadortarrak, brasildarrak eta afrikarrak.

Espinaren erantzuna berehalakoa izan zen, eta halaxe jarraitzen du izaten orain ere; eskuz idazten die “errespetuagatik”, eta migratzailea “balioztatuago” sentiarazten duelako. Hau guztia prozesu berria dela berarentzat “baina oso gogobetegarria” adierazi zuen.

“Gehien kezkatzen nauena da atxilotuek herrialde honetako lege-sistemarekiko duten desinformazio logikoa: ez dakite zein eskubide dituzten, noiz aterako diren edota atxilotuta zergatik dauden; izan ere, askok uste baitute muga zeharka-tzea ez dela delitua” azaldu zuen.

Gutunezko trukaketa honen emai-tzak “suntsitzaileak” direla aipatu du bere aitak, unibertsitateko irakasle den Eduardo Espinak, oso sentipen desberdinak azaleratuz.

Gutunetako batean, atxilotuta zortzi hilabetetik gora daramatzan Nikaraguako gazte batek, Eguberriak preso pasa zituenean sentitu zuen tristura deskribatzen dio. Emakume heldu batek, berriz, asilo-eskaeraren zain dagoela “lau horma hauen artean hilda” senti-tzen dela aitortu dio, bere iloba irakasle batek bortxatu zuela jakinda ezer egiterik ez duela.

Idatzi hauen atzean, batetik deportatu izatearen beldurra dago, euren kasuen ebazpenaren zain atxilotuta daudenen frustrazioa, eta esker ona ere bai, noski.

“Oso goibel zegoen eta irribarrea piztu zenion; negarra eragin arren, zure gutunak biziki poztu zuen. Zorion malkoak ziren”, idatzi dio atxilotu kubatar batek, oso triste baitzegoen eta kartak, negar eragin arren, oso pozik jarri baitzion. “Haren malkoak zorionekoak ziren”, dio kubatar atxilotu batek, bere egoera berean dagoen lagun bati idatzitakoa gogoratuz.

Migrazioaren gaia Espina familian beti presente izan da, eta agian horregatik hasi zen jarduera altruista honekin. Bere ama mexikarra AEBtik deportatu egin zuten, eta gaur egun Texasko College Stationen irakasle den aitaren jaioterrian, Uruguaiko Montevideon horrexegatik jaio zen. “Aita irakasle izanik, askok ez zituzten baliabideak eskura izan nituen nik. Nerabezaroan, erreferente bihurtu nin-tzen nire lagun hispanoentzat eta laguntza premian ziren familien-tzat”, gogoratu zuen ikasleak, izan ere, 2016an baliabide gutxiko haurrentzako doako futbol eskolak emateko erakundea sortu baitzuen.

Borondatez egiten ditu, halaber, boto-emaileak inskribatzea bultza-tzeko kanpainak edota egoitza iraunkorra duten immigranteak nazionalizatzeko ahaleginak. Gutunen truke honek izugarrizko indarra eman omen dio gai hauen inguruan jarduteko, eta unibertsitate-ikasketak amaitutakoan Texasera itzuli nahiko omen luke abokatu lanak egitera.

Aitak dio bere semeak egiten duena zubi-lana dela; mundu erreal batetik, eta atxilotuta daudelako sentitzen duten bakardade eta klaustrofobia espiritualaren arteko zubi-lana.

“Gure semearentzat proba mental, fisiko eta espiritual gogorra da, gutunen edukiak suntsitzaileak baitira”, adierazi zuen aitak, eta berretsi nahi izan zuen “hau luzerako izango da”, Etxe Zuriko Administrazioaren migrazio-politikak zer norabide hartu duen kontuan hartuta.

Carlos gazteak badaki ezin diela lagundu idazten dioten agiririk gabeko atxilotu guztiei, baina borondate oneko pertsona gehiagok bere jardunarekin bat egingo duten itxaropenik ez du galtzen.

“Nire ustez, herrialde honetako gizarteak onartuko du etorkizunean, gaur egun migrazioaren gaiarekin gertatzen ari dena aro triste eta beltza dela gure historian”, iragarri zuen.