Zazpi zinegotzi. Derioko EAJk 2015ean lortutako emaitzak hobetu zituen maiatzaren 26an. Oraingoan, Udalean gehiengo absolutua lortu du eta beste alderdiren batekin akordiorik ez du beharko - EAJk zazpi zinegotzi eta EH Bildu eta PSEk hiruna bakoitzak -. Hori horrela, Esther Apraizek lau urtetan luzatuko ahal izango du aurreko legealdian hasitako proiektua. “Karguaren betebeharrak zintzotasunez beteko dudala zin egiten dot, bai eta herritarrekin hartutako gure konpromisoak leialtasunez aurrera eramango ditudala ere”, adierazi zuen. Testua: O. P. /Argazkia: D. U.