Aurtengoan XXXV. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa, Baserritarren Egunarekin batera ospatu zen. Bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldekako lehiaketetan sailkatutako 40 gazta onenak parte hartu zuten.

Gazta hauen dastaketan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastatzaileez gain gazta munduan adituak diren Jose Luis Martin, Pepe Bada, Andres Garcia, Aitor Luis Vegak eta hainbat artzaiek parte hartu zuten beste batzuen artean.

Elgoibarko Mausitxa gaztategiak lehenengo saria irabazi zuen. Bigarrena Lekarozko “Infernuko gasna” ? Kortaria gaztategiak lortu zuen eta Zeraingo “Basazabal” - Francisco Javier Muñoa gaztategiak hirugarrena. Dastaketa popularreko saria Arruazuko Albi gaztategiak lortu zuen.

Sari banaketa Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bittor Oroz, Isabel Elizalde eta Xabier Arrutiren eskutik joan zen hurrenez hurren. Eta nola ez, Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakari den Jose Mari Uztarroz eta Artzai Gazta eta Idiazabaldo Udaleko ordezkariak.

Atzoko egunean bertako eta Artzai Gazta produktuen salmenta, bertako abere eta baserritako lehen eta oraingo lan tresnen erakusketa, herri kirolak, trikitilariak eta ikusgarriak izan ziren artaldea herria zeharkatzen ikustea eta gazta egite erakustaldia.

Horrela bertaratu ziren guztiak taloa, sagardoa, ardoa eta artzai ezberdinen gaztak dastatzeko aukera izan zuten.

Artzai Gazta Elkarteak, Idiazabal Jatorri Izendapenak, Baserritaren Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo Idiazabalera bertaratu ziren guztiei, nahiz eta eguraldiak ez lagundu.