Tolosa- Askotariko produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira bihar Bedaion hamaikagarren urtez antolatu duten azoka berezian. Tolosako Udalak, gainera, autobus zerbi-tzu berezia antolatu du: San Fran-tzisko geltokitik 11.00etan aterako da autobusa eta itzulera 13.30ean izango da.

Goizean goiz atonduko dituzte postuak eta bertan ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira, esaterako, bertako babarruna, barazkiak, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejuak, arraultzak, intxaurrak, sagarrak, gaztainak, piper erreak, ukenduak, xaboiak, etxean egindako postreak eta bertako gazta.

Sagardoa nola egiten den ere azalduko dute tolare txiki baten bidez; eta sagar zukua dastatzeko aukera izango da. Era berean, baserriko animaliak ikusteko aukera izango da eta erleen hainbat produktu dastatu eta erosteko bidea ere.

Iazko arrakastaren ondorioz, aurten ere, landare eta loreetan aditua den Jakoba Errekondo gonbidatu dute Bedaiora. Argitaratu berri duen Landareak lantzen gida liburua salgai izango du eta jendearen kezka eta jakinminak asetuko ditu.

Azken urte hauetan jendearen parte-hartzeak azokako gune garran-tzitsua bilakatu du Erakustoki Txokoa. Aurtengo gaia argia izango da. Txoko hau artzain-andre jantzien postuak atonduko du.

Taloa txorizo edo hirugiharrearekin, eta gaztain erreak jateko aukera izango da. Ondoren, Artubi elkartean babarrun jana izango da. Bazkarirako txartelak salgai izango dira 20 euroan frontoian. - M.S.S.