musika - Jose Luis Alvarez Enparan-tza Txillardegi zena omendu zuten atzo Donostiako Musikeneko egoitzan. EHUk, Jakin aldizkariak eta Korrikak antolaturiko ekitaldiak, idazle eta linguistak euskal pentsamenduan, euskararen normalizazioan eta, batik bat, euskara batuaren sorreran egindako ekarpena goraipatu zen. Omenaldian Txillardegiren senitartekoek oroigarri bat jaso zuten eta Kote Camachok zuzenduriko Txillardegiren klika dokumentala proiektatu zen. - D.N.