Egungo kulturan, terapia eta osasunak indar handia hartzen ari dira jendearen kontzientzian. Nolabait esan daiteke gure kultura zaharreko fede kristauak baduela ordezko erlijio berri bat, DMT izenda dezakeguna, deismo moralista terapeutikoa. Ongi izatea bilakatu da denon obsesioa, sufrimendu ekiditea, mina ebita-tzea, oinaze oro uxatzea, azken finean, muga guztian gainditzea. Ongi sentitzea beti, denen aurrean, gertatutakoa gerta jartzen zaigu helburu, jomuga.

Gauza da, gure gorputzezko zauriez gain, animarenak ere ditugula. Zauri afektiboak, psikologiko eta espiritualak, eta sendaketa horretan atal asko sartzen dira, jakina. Kristau begipean, asmo eta ekarpena da fedea sendagarria dela, osasuntsua. Espiritu Santua da Jesus berpiztuak egindako erabateko oparia. Honi bihotzeko atea irekitzea ezinbestekoa da osatuak gertatzeko. Gizon emakumeok maitasun eder baten bila gabiltza beti, benetako hartu emanak amesten ditugu, atseden har dezakegun pertsonak nahi ditugu, doan gure nortasuna baieztatzen dutenak. Eta hor hain zuzen sartzen da gizadiaren Lagun eta Kontsolatzailea.

Eta gure garaia ziztu bizian igaro-tzera garamatzan kultura ez da kontestu hoberena gizatasun sano bat garatzeko. Presaren poderioz, Ilunduz doa gure buruaren ezaguera. Egoera larri askorengatik, familia maitetsu eta sano baten ezean, hainbat gaztetxok, umek, gaztek egundoko sufrimendua pairatzen dute gure herri eta auzoetan. Gauza da egun erakusten den antropologia ustez oso baikorra dela, ez duela bekatuaz eta erruaz batere entzun nahi, gizakia berez erabat inozentea omen delako, eta ustez, heziketa egoki bat gaitz guztiak gaindi-tzeko aski behar lukeela uste iz aten da.

Kristau ikuspegia itxaropentsua da, baina errealista ere, eta zentzu horretan dio, gizakiok ez dugula berezko babes automatikoa nahikeria eta grinen aurrean. Bekatu originala deitzen diogu gure naturak duen joera makur horri. Askatasuna, Jainkoaren seme alabok gure buruaren jabe izanez lortzen dugu, eta horrek barrengo lana eskatzen du, intimitatea, isiltasuna garatzea, entzumena lantzea. Askatasunak, erantzuteko gaitasuna eskatzen du eta ez soilik kanpoko estimuluen aurrean erreakzionatzea. Erreakzionatzea eta erantzutea ez dira gauza bera. Lehenengoak ez du askatasun eta kontzientziaren beharrik, bigarrenak ordea bai.

Lehen aipatzen genuen ziztu bizian joate horrek, ez ote dauka ihesaren itxura osoa? Gu erromes bezala, helmuga jakin eta eder bat ote dugu bizian, edo atzean utzi nahi ditugu gustukoak ez ditugun eta gainditzen gaituzten egoerak? Egoera zailek dakartzaten ondorioak ekiditeko, gure gizartea iaioa da erremedio artifizialak eskain-tzen. Denbora bizitzeko ikuspegi berri honetan, epe motzean joka-tzen da gure bizitzako jokoa. Orain, dena, niretzako, ezin itxaron, ja? desio oro bat-batean asetzea da bizia.

Estimulazioak indartsuak direnean, pertsonaren aspertzea gainditzeko, oraindik estimulu gogorragoak eskaintzen zaizkigu, horrela bizirik gaudela senti dezagun. Irudi azkar eta mugikorrak, eszena gero eta bortitzagoak, mugikorrarengandik dependentzia hautsi ezina... Gure garunak gero eta dopamina gehiago behar du ongi senti-tzeko. Honengandik ez gara inor erabat libre eta zaindu beharra du norberak bere bizimodua, elizan ere, adinduok ere, apezok eta pertsona sagaratuok ere.

Bizitza barnetik lantzen ez bada, kanpotik antolatuko digute, horretarako gizarteak egundoko kontrol tresna indartsuak garatu dituelako. Orain dela laurogei urtetako hainbat nobelatan azaltzen zen gizarte utopiko eta beldurgarriaren zenbait zantzu ditugu bertan. Gure egungo biolentziak, batez ere gazteengan, hementxe izan dezake iturria, eta erro hauek zein diren ezagutzea oso komenigarria zaigu bakezko eta berdintasunezko mundu bat nahi badugu.

Heziketa sakon batek, egia zer den aztertu beharra dauka. Alde batetik, ohiko ziurtasunak erabat kolokan jarri direnez, nahastea erabatekoa da hainbat jenderengan. Bizitza norberak bere gain hartu behar du, bere bizkarrean soilik, nire bizitza nire esku dagoenez. Nik nire bizitzatik nahi dudan hori egin beharra daukat, ez dagoelako inolako eredu edo erreferentzia baliotsurik. Post-egiaren garaian gaude. Dena nahaspilatua, dena likidoa.

Bestalde, gure garai postmoderno honetan hilezkortasunaren mitoa hortxe jarri dugu, tribuaren totem bezala, plaza erdian. Heriotza, ba-t-batean datorren eskandalu absurdua litzateke, bizkarra eman behar zaiona, bizia jasangarri izateko. Jolas dezakegu, inoiz hilko ez bagina bezala jardutera. Bizitza birtuala, benetako bilakatu dugu. Errealitate paralelo hori, haragizko existentzia baino askoz interesgarriago izan daitekeelako. Geure neurrira antolatutako cyborg bat gara. Eta sare sozialek horretan asko lagun diezaguke.

Ni, publiko egindako pertsonaia hori naiz. Egia, nik ekoizten dudan horixe besterik ez denez. Maitasuna ezinezko bilakatu den garai honetan, inork baloratzen eta kontutan hartzen ez nauenez, plazerra izanen dugu beti eskura, bestea menderatuz izango dudan sentsazioa. Zoriontsu naizela ederki itxuratuko dut hainbat tresnaren bidez, barrenetik zauri afektiboak gaiztotuko diren bitartean. Edo agian intimitatea garatuko dut, neure buruaren-tzat eta senidearentzat babes eta topagune bilakatuz. Terapia hain da garrantzizkoa, baina errealitatean errotzen den hartu-eman gizakoian.