iruñea - Baionekoekin egindako bisitan, azken lau urteetan gara-tzen ari garen programaren isla eman nahi genien. Izan ere, orain lau urte hasi ginen DBH4. mailako ikasleak, beti ere guraso baten laguntzaz, asteartero jantokira joaten laguntzera.

Ikasturte hasieran, DBH 4. mailako ikasleen artean, jantokira joateko txandak antolatzen ditugu. Asteartero joaten gara, tutoretza saioetan eta gurasoen artean ere deialdia zabaltzen da dagokien bi ikasle horiek laguntzeko. Jantokian, bertako jendeari laguntzeaz gai, Paris 365ek egiten duen lanaz jabetzen gara eta gure aportazioa txikia bada ere, norberaren baloreak indartzeko eta gizartean dagoen errealitzateaz jabetzeko balio digu.

Ez dezagun ahaztu Jaso Ikastola, Nafarroako Elkartasun Sareko kide dela eta hainbat programa gara-tzen ditugu gure komunitatean indartu behar diren baloreak sustatzeko, elkartasuna besteak beste.