ÚLTIMA HORA
La Justicia saca a Toni Cantó de la lista de Ayuso para el 4M
Proiektua 2019ko azaroan amaituko da

"Atlantic Geoparks" europar proiektuko bostgarren koordinazio batzarra egin da Marble Arch Geoparkean

09.02.2020 | 16:38
"Atlantic Geoparks" europar proiektua.

BILBO. Pasaden astean "Atlantic Geoparks" europar proiektuko bostgarren koordinazio batzarra Marble Arch Geoparkean egin da. Marble Arch Cave Unesco Global Geopark 2001 urtetik Irlanda Errepublika eta Ipar Irlandako lehen Geoparke transnazionala da. Geoparkea proiektu honetako kideetako bat da.

Batzarrean proiektuaren bazkide diren 12 erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, 20 bat lagunek. Bileraren helburua izan da proiektuaren baitan egiten ari diren jardueren jarraipena egitea eta datozen hilabeteetara begira egingo diren ekintzak zehaztea.

Lehendabiziko saioa atzo, asteazkena, egin zuten Caven. Bertan toki geologiko garrantzitsuenak bisitatu zituzten.  Lan-saioa egin dute Marble Archen. Bertan European Atlantic Geoturism Route-ari buruz aritu dira, besteak beste. 

Proiektu honekin, Europako bost herrialde ezberdinetako 12 bazkideek, horien artean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbidea osatuko dute, proiektukide diren lurraldeak lotuko dituena, eremu atlantikoko ondare geologikoa eta kulturala sustatzeko helburuarekin.

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkearekin batera, honako hauek dira proiektuaren bazkide:

  1.     Arouca UNESCO Munduko Geoparkea, Portugal
  2.     Azores UNESCO Munduko Geoparkea, Portugal
  3.     Fforest Fawr UNESCO Munduko Geoparkea, Erresuma Batua
  4.     Marble Arch Caves UNESCO Munduko Geoparkea, Irlanda
  5.     Lanzarote eta Chinijo uharteetako UNESCO Munduko Geoparkea, Espainia
  6.     Kantabriako Udalerri Iraunkorren Mankomunitatea, Espainia
  7.     Armorique eskualdeko Parke Naturala, Frantzia
  8.     North Pennies AONB elkartea, Erresuma Batua
  9.     The Burren and Cliff of Moher UNESCO Munduko Geoparkea, Irlanda
  10.     Copper Coast UNESCO Munduko Geoparkea, Irlanda
  11.     Trás-os-Montes e Alto Douro unibertsitatea, Portugal


Proiektu hau Europar Batasuneko Interreg Gune Atlantikoko programaren bidez finantzatzen da. Egitasmoak UNESCO Geoparkeen Munduko Sarearen babesa dauka (GGN). Proiektua 2019ko azaroan amaituko da.