BILBO.Iaz bezala, LGTBI Harrotasunaren Eguna dela eta, ONCEk kupoi berezia atera du merkatura. Guztira LGTBI adineko pertsonei eskeinia dagoen irudia 5,5 milioi unitatetan inprimatu dituzte Estatu mailan saltzeko. Zozketa uztailaren 6an ospatuko da.

Kupoiaren irudian “Harrotasuna eta aniztasuna” esaldia agertzen da eta Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan aurkeztu dute Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Miguel Moradok, Euskadiko eta Kantabriako ONCE-ren Joku Buruak; eta Aratz Castrok, Ortzadar elkarteko koordinatzaileak.

Ekimen honekin, Erakundeak bat egiten du pertsona guztiak, haien orientazio sexuala, nortasuna edota genero espresioaz gain, gizarteratzen dituen gizarte baten lorpenaren aldeko ospakizunarekin.

Kupoia uztailaren 6an zozkatuko da, memoria historikoa aintzat hartuta adineko LGTBI pertsonak eta “Adinekoak armairurik gabe” lelopean Madrilen ospatuko den manifestazioaren egunarekin bat eginik.

Asteburuko kupoia izanik 20 urtean hilero 5.000 euroko Soldatatzarra eta 300.000 euroko sari nagusiaz gain, bigarren mailako 10 urtean hilero 2.000 euroko beste 4 soldatatzar eskeintzen ditu.

ONCEk gizartean nagusi diren gaiak islatzen jarraitzen du kupoietan, hiritarrek joku-produktuak erostean Erakundearengan azaldutako konfidantza eskertuz. Hori dela eta afiliatuek zerbitzuak jaso ahal dituzte.

Euskadin, 3.400 da momentu honetan pertsona afiliatuen kopurua, horietatik 540 joku-produktuen salmentan arituz. Sariei dagokienez, EAEn konkretuki, iaz bukatu zuen zorte bolada berarekin hasi zen 2019. urtea. Unera arte, aurten, 21 milioi euro banatu dira Euskadin saritan; 2018an, ordea, 37 milioira iritsi zen zifra, errekor historikoa alegia.

ONCEren produktuak ia 20.000 saltzailek komertzializatzen dituzte estatu osoan zehar. Salmenta guneko terminalari esker, alabaina, bezeroak gustokoen duen zenbakia izaten du beti aukeran. Horrez gain, ONCEren joku saileko www.juegosonce.es webgunean eros daitezke eta baimendutako establezimendutan ere.