xanogorritxo, Loti Ederra, Pinotxo, Hansel eta Gretel, Peter Pan, Hiru txerrikumeak€ Ipuin klasikoetako pertsonaiak oso ezagunak dira gure artean. Gehienetan txiki-txikitatik kontatu izan dizkigute eta istorio zoragarri hauek entzuteko aukera izan dugu.

Hala ere, askotan, faktoria handien eraginez, esku artean erabili ditugun liburuak edo ikusi ditugun filmak ez dira hasierako bertsioetatik hurbil egon eta, konturatu garenez, bidean gauza interesgarri asko galdu ditugu!

Ideia hau abiapuntu izanda gure ikastolako udaberriko jaialdia prestatzeari ekin genion Arangoiti Ikastolan. Ipuin klasiko bat aukeratu eta honi buelta bat emanez ikuskizuna muntatzen hasi ginen.

Mari Errauskinen istorioa aukera genuen. Nork ez du ezagutzen Mari Errauskin?

Seguruenik guztiok entzun duzue Mari Errauskinen istorioa eta bereziki Disney faktoriak mundu osoan famatu egin zuen bertsioa. Geuk ere horixe bera ezagutzen genuen baina oraingoan bestelako begirada batekin aztertu nahi genuen.

Lehenbizi ipuina ondo ezagutu nahi izan genuen eta horretarako urrun joan ginen, oso urrun, ipuin klasiko honen hastapenak ezagutzeraino.

Halaxe Perrault eta Grim anaien Mari Errauskin "ez hain gozoak" irakurri genituen eta baita beste idazle askok egindako bertsioak ere. Ezin izango zenukete asmatu zenbat liburu egin diren Mari Errauskinen ipuinean oinarrituz!

Liburuaren azterketa egin ondoren Mari Errauskin desberdinen irudiak aztertu genituen genero ikuspegiaren betaurrekoak jantziz, begirada kritikoa egiteko asmoarekin. Estereotipoak, emakume eta gizonen irudiak, betetzen dituzten rolak€ parekidetasunari dagokionez badute zer erakutsi ipuin hauek!

Eta ikusten genuenaz eztabaidatu ondoren geure pertsonaiak irudika-tzeari ekin genion. Mota guztietako marrazkiak atera ziren!

Azkenik, ipuinari buelta eman eta mutilen bertsio ero batetara heldu ginen. Printze Errauskina.

Literatura eta ilustrazio lanak burutu bitartean, gure istorioa kontatzen lagunduko zigun musika aztertzeari ekin genion: musika klasikotik abiatu eta bide modernoak bilatzen: Mozart, Khachatu rian, Bach, Haendel, Chaikovski eta Prokofiev konpositoreen lan klasikoak rocka bihurtuz.

Bestalde talde lanari heldu genion: adin ezberdinetako haurrak nahasturik, irakasleen laguntzarekin istoriaren zati ezberdinak irudikatuko zuten koreografia eta dantzak prestatuz.

Eta, betiko moduan, gurasoen laguntzarekin jaialdian erabiliko genituen jantzi, atrezzo, argi eta irudi proiekzioak prestatzen hasi ginen.

Baina, momentuz, hementxe bukatzen da gure kontakizuna eta jaialdi. Egunkari honetarako idazten ari garen une honetan bertan, ez dakigu zertan geratuko den gure emanaldia. Gure artean zoriotxarrez oso famatu egin den koronabirusaren ondorioz, gure lan guztia atzeratu egin behar izan dugu. Batek daki nola bukatuko den istorio hau€