- Aurten eta egoerak derrigortuta, musikalaren estreinaldia ezin izan dugu aurrera eraman, baina denok izango dugu ikusteko eta en-tzuteko aukera, prestatzen ari garen ikuskizun digitalaren bidez. Musikaleko gure neska mutilek egunero entseiatzen dute bere jolas orduan eta asteazken arratsaldeetan, musikaleko zuzendarien laguntzaz. Oraingoz, eta zoritxarrez ezin izan diegu bere esfor-tzua eskertu.

Egoerak derrigortuta, ez dute aukerarik taldean aritzeko, ezta zuzenean aurrez aurre entseiatzeko ere, baina beste modu batzuk topatu behar izan dituzte erritmoa ez galtzeko eta batez ere, horrelako egoeran ikuskizuna prest izateko.

Jaso Ikastolako musikala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 50 bat neska mutilek osatzen dute eta zuzendaritza artistikoa ere badugu, Imanol Janices eta Irantzu Zabaltza. Alboan, guraso talde borondatetsua marketing lanetan, logistika lanetan eta batez ere, gure 50 neska mutil horiek behar duten guztiari erantzun nahian.

Aurreko urteko musikalak, IRAULI du izena eta teknologia berrien eta sare sozialen erabilera arduratsua du hizpide. Musikaleko elementu guztiak, musika, dantza, abestiak, akrobaziak, eszenatokiko atrezzoa, argiak, gidoia… taldeak (ikasleak zein zuzendaritza artistikoak) egiten ditu, bakoi-tzak dituen konpetentziaz probestuz. Aurrez aurre ikusteko aukerarik ez dugu izango baina ez gara musikalik gabe geratuko.

Espainiako Hezkuntza Ministeritzak, Jaso Ikastolako Musikalari, “Hezkuntza-esperientzia inspiratzaile” onarpena eman dio

Zer dira esperientzia inspiratzaileak? Irakasleek edo ikastetxeek egindako proiektuak, baldin eta hezkun-tza-eremuko alderdiren bat efektu eraldatzailearekin hobetu nahi badute eta teknologien erabilera presente badago. Esperientziak praktikan jarri behar dira, eta ibilbide esanguratsua izan behar dute aplikatu diren hezkuntza-ingurunean. Beraz, esperientzien liburutegi bat sortu eta edozein irakasleren eskura jarri nahi da, bai eta proiektuen egileekin harremanetan jarri ere.

Musikalak hainbat hitzaldi, praktika on eta jardueretan parte hartu du beraz, proiektu pedagogiko itzela dela ezin ukatu. DBH osoa hartzen du, konpetentziak lantzen dira, unitate didaktikoak sortzen dira ikuskizun bakoitzerako eta ikastola guztien eskura jartzen dira ikuskizunarekin batera landu dezaten, baloreak landu eta transmititzen dira emanaldi bakoitzean (genero berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua, IKTen erabilera arduratsua…). Alegia, Jaso Ikastolako komunitate osoa zeharka-tzen duen proiektua da, beste ikastetxe guztiei zabaldua.

Beraz, talde lanak bere fruituak eman ditu orain arte. Izan ere, Jaso Ikastolako musikalak Euskal Herriko eszenatoki esanguratsuetan aurkeztu da: Donostiako Kursaalean, Bilboko Arriagan, Baionan eta nola ez Barañainen eta Baluarten.

Musikala egokitu behar dugu eta Irauli antzezpena zuzenean ezingo bada ikusi, digitalean ikusteko eta eskuratzeko aukera eskainiko dugu. Espero dugu egoerak lagun, Jaso Ikastolaren IX musikala prestatzeko aukera izatea.