- Gure parke berria oso polita gelditu da eta oso praktikoa da. Nagusientzat eta txikienentzat da eta oso denbora gutxian sortu dute. Ez da beste parkeak bezalakoa. Gure parkea egurrezkoa da eta lurra hareazkoa, horrela erortzen garenean edo zapatarekin ukitzen dugunean, arropa zikintzen gara edo zapataren barruan area sartzen zaigu, baina, oso dibertigarria da.

Sei joko ezberdin ditugu bertan, tartean parkour egiteko toki bat eta arearekin jolasteko beste leku bat. Elementu pila ditu: lehenik eta behin, kolunpio bat. Kolunpio honek armiarma-sarearen forma du. Bestalde, egurrezko kirtenak daude, batetik bestera salto eginez pasatzeko.

Soka bat dago, eta soka horretan gora egin dezakezu. Gero, beste soka bat dago, gainetik pasatu ahal izateko. Leku horretan bertan bi barra daude nahi duzuna egiteko (birak emateko, adibidez). Hondeatzaile baten simulazioa dugu ere, bi palankekin, baita ontzi bat eta saski bat hondarra har-tzeko.

Parkea oso ongi dago baino leku asko dagoenez, beste atrakzio batzuk jarri ahalko ziren... baina orokorrean oso ongi dago haurrentzat. Orain dela bi aste estreinatu zen gure parkea eta aste bakoitzean gela desberdin bati egokitzen zaio. Penagarria da pandemia dela eta ezin dugula egunero erabili, baina Ibaialde Ikastolako ikasle guztiok gozatzen dugu gure parke berri honekin, txandak egiten. Gainera aste honetan, gure klaseari toka-tzen zaio! Azkenik esan behar dugu oso lan ona egin dutela irakasleek eta langileek. Zorionak!

Cesar Telleria Ibaialde Ikastolako lehendakari berria da eta ikasturte honetan parke hori egiteko ardura izan du. Horregatik, hainbat zalantza argitzeko eskatu diogu.

Nola sortu zen parke berria egiteko ideia?

-Besteak urte gehiegi zituela ikusi genuen eta konturatu ginen zuek zerbait berria eskatzen ari zinetela.

Zer izan zen pentsatu zenuten lehenengo gauza?

-Garbi genuenena zera zen, adin guztietako haurrentzako parkea nahi genuela.

Zenbat denbora igaro zenuten ideia garatzen?

-Hasieran aurrekontu desberdinak eskatu genituen, baina guztira 3 hilabete

Zein izan zen zuen helburu nagusia?

-Gure asmoa herrietan aurkitzen diren ohiko jolastoki arrunten desberdina izatea zen. Herrietan iada badira zanbuluak eta txirrista. Baina guk beste zerbait desberdina bilatu dugu.

Nondik atera da ordaintzeko dirua?

-Zuen lanetik. Badakizue Errigorak antolatzen dituen ekintzetan kutxak betetzen egoten zaretela, ezta? Ba, Errigorak kutxa horiek saltzean lor-tzen den diruarekin ordaindu dugu.

Arazorik izan al duzue?

-Ez gehiegi, behin arlo ekonomikoa gaindituta.

Zenbat denboran egin dute?

-Ziur ez dakit, baina 2 aste inguru.

Nork erabaki zuen zoruan harea jartzea? Zergatik?

-Hori nik erabaki nuen. Aurretik informazioa lortzen saiatu nintzen eta hareak bi helburu betetzen dituela ikusi genuen. Batetik babesa da, eror-tzen zaretenerako, eta bestetik jolas desberdinetan integratzen da.

Zenbat jenderean artean eraiki da?

-Gurasoen artean 4 pertsona eta kanpotik beste 4.

Nondik etorri da eraikitzeko materiala?

-Material guztia Nafarroatik etorri da, hau baita gure eta Errigoraren helburuetako bat; lehengaiak ere bertakoak izatea.

Zein egur mota erabili da?

-Pinuzko 22 enbor dira.

Zer da gehien gustatu zaizuna?

-Garabia eta atzean dauden soka eta oreka-tresnak.

¿Non daude parke zaharreko beste elementuak?

-Lodosako udaletxeak jaso zituen herriko parkeetan dauden beste ba-tzuk ordezkatzeko.

Behin parkea horren polita gelditu ondoren, porteriak eta beste tresnak konpontzeko asmorik ba al duzue?

-Bai, noski. Dena den zuek izan behar zarete niri ideiak eta eskakizunak egiten dizkidazuenak, niri pistak emateko.