- Sintonia nor bere buruarekin, ingurunearekin eta besteekin “sintonizatzeko” modu bat da. Garuna bi hemisferiotan banatzen da eta bakoitzak pentsamenduaren funtzio zehatzak gara-tzen ditu. Sintoniak bi aldeen arteko kontaktua errazten du.

Helburua eskola orduen eta jolastokiaren ondoren norbera konektatzeko eta uztartzeko ohitura sendotzea da. Hala ere, beste egoera batzuetan ere lagun dezake (gatazka baten aurrean, azterketa bat egin aurretik...).

Sintonia ariketak musikaz lagunduta daude. Lortu nahi dugunaren arabera, musika mota aldatu egingo da. Beharren arabera, erlaxatzeko, aktibatzeko, kontzentratzeko edo jarrera aldatzeko erabiliko dugu.

Sintonia egiterakoan, ikasleek eta irakasleek, beren lekua hartzeaz gain, bi ikasle behatzaile izango dituzte. Helburua lana osorik bete-tzea da. Irakasleak ez du inor epaituko eta berak ere sintonia egiteko eta gidatzeko aukera izango du.

Bizitzarako tresna baliagarria izan daitekeela uste dugu. Urteetan zehar, teknika barneratuz doa, eta espero dugu bizitzan zehar, eskolako oroitzapen polita izateaz gain, erraz aplikatuko dutela beharko duten uneetan.