asa den ikasturtean, 5. eta 6. mailan solasaldi dialogiko literarioen metodologia lantzen hasi ginen, eta aurten, 4. mailara zabaldu dugu. Metodologia hau gure eskolan finkatzen jarraitu nahiko genuke. Ikaskuntza dialogikoaren printzipioak ditu oinarri, hau da, bizi dugun eta bizitzen ari garen errealitatea partekatua dela eta gizabanakoaren ikaskuntza harremanez osatuta dagoela. Gainera, Ikas Komunitateen berezko hezkuntza-jarduketa arrakastatsu bat da, INCLUD-ED ikerketa proiektu europarrak egindako azterketak hala egiaztatzen dute.

Solasaldi literario dialogikoak ikasleen artean irakurzaletasuna susta-tzeko baino gehiagorako balio du: literatura klasiko unibertsalen zein euskal klasikoen bitartez, berdinen arteko elkarrizketa, iritzi eta hausnarketa partekatzea eta guztion arteko interakzioaren ondorio gisa ulertzea ikaskuntza prozesua. Hau guztia giro lasaia eta begirunetsu batean ematen da, non denen parte hartzea ezinbestekoa bilakatzen den, errespetuz elkarri entzunez.

Ikasgela bakoitzean hautatutako liburuen inguruan egiten dira solasaldiak, astean behin. Ikasleek irakurri beharreko orrialde kopurua erabaki ondoren, bakoitzak bere erritmoan bakarkako irakurketari ekiten dio etxean. Liburuarekin batera ikasle bakoitzak koaderno bat du, "solasaldietako koadernoa" deitzen dioguna. Bertan, adostutako irakurri beharreko orrialde kopuruan hautaketa bat egiten dute eta hautaketa hori koadernoan idatzi, orrialdea eta hautaketaren kokapenari buruzko informazioa idatziz; esaterako, 45. orrialdeko 4. lerroan. Garrantzitsua da hautaketaren arrazoiak solasaldiaren aurretik argi izatea eta pisuzko argudioak garatzea. Aukeran, argudioak koadernoan hautaketaren ondoan idatz ditzakete gero solasaldian gainontzeko kideekin partekatzeko. Etxean, familian, hautaketaren inguruan hitz egitera animatzen ditugu, ikasgelako solasaldiaren aurretik bakoitzaren ekarpenak aberasteko helburuarekin.

Solasaldiko unea iristen denean, borobil bat osatuz esertzen dira, ikasle bakoitzak bere liburu eta koadernoa eskuetan duelarik. Aldez aurretik, moderatzailea nor den adostuta egoten da eta ikasturte guztian zehar ikasle guztiek beteko dute modera-tzailearen rola. Moderatzailearen ardura da hitz egiteko txandak ematea, gutxien parte hartzen dutenak animatzea, giro lasai bat bermatzea edota azaleratzen diren gai desberdinen arteko loturak proposatzea, bere kideek egindako iruzkinak edota iri-tziak aintzat izanik. Moderatzaileak txandak ematen ditu eta ikasle bakoi-tzak, bere hautaketa irakurtzen du ozenki eta hautaketaren zergatia azaltzen du argudio desberdinen bitartez.

Ematen dituzten arrazoiak askotarikoak izan daitezke: esaldi batek beste bat burutara ekarri diolako, bizi-tzako pasarte batekin lotura bat egiten duelako€ Arrazoi eta iritzi guztiak modu berdinean errespetatzen dira baita kide bakoitzaren adostasun edota desadostasun iritziak bestearen arrazoiekiko ere.

Klasikoen irakurketaren aldeko apustua da gurea, nahiz eta edozein testurekin egin daitekeen. Klasikoen narratibaren indarra eta biltzen dituzten balore eta gai desberdinen gaurkotasuna izugarria da eta heziketa-literario linguistikoa aberasteaz gain ikasleei gaurkotasun handiko baloreak aurkezten zaizkie ikuspuntu desberdinetatik ekarpen aberatsak bultzatuz. Robinson Crusoe, Oliver Twist, Munduari itzulia 80 egunetan€ bezalako izenburuak dituzte ikasleek esku artean. Freirek esan zuen bezala irakurtzea ez da solik hi-tza deskodifikatzea, testuaren eta testuinguruaren arteko harremanaz jabetzea baizik.