- 2019-2020 ikasturtean ezin izan genuen estreinaldirik egin baina oraingoan, egoerak lagun XIMUR, DBHko ikasleen musikala, estreinatuko dugu maiatzaren 15ean Barañaingo Auditorioan. Pandemiaren egoerak asko baldintzatu ditu azken urte honetako entseeguak eta emanaldiak baina gure musikala osatzen duen lan taldearen gogo eta ilusioa bizirik mantendu ditugu.

Azken musikal honen gaia alzheimerra da. Hain zuzen ere, alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da istorio honen protagonista. Bere pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten kontatzen digu.

Istorio honek bi helburu argi ditu: batetik, gure nagusiekin izan beharreko errespetua erakutsi nahi da, gizartean duten baliagarritasuna aldarrikatuz eta bestetik, Alzheimer gaixotasunaren sintomatologia ezagutzera eman nahi da. Historio hunkigarri honek, zuzeneko 16 numero musikal, dantza eta akrobazia uztar-tzen ditu.

Horretaz gain, musikalarekin batera emanaldi bakoitzeko unitate didaktikoa sortzen dugu eta ikastolei banatzen diegu gaiarekin bat datozen jarduerak jorratu ditzaten. Horrela, Jaso Ikastolaren musikalak, euskararen sustapenean eta aisialdian eragiteaz gain, alderdi pedagogikoan ere eragiten du.

Esan beharra dugu ere, TVEko La Aventura del Saber programaren hizpide izan dela Jaso Ikastolako musikala. Ikastolan izan dira programa horretako arduradunak musikalaren inguruko nondik norakoak grabatzen eta erreportaia osatzen. Eredu gisa aterako da udaberri aldera emango den saioan. Sari bikaina musikala osatzen duten ikasle eta taldearentzako.