uela urtebete ondoko erkidegoko ikastetxeak ixten hasi zirela ikusirik, gure eskola itxi beharrak ez gintuen ezustekoan harrapatu. Bi asteko itxialdia izango zelakoan etxetik lanean hasi ginen, luzerako egoera izango zela jakin gabe. Konturatzerako ikasturte amaiera iritsi zen, eta teknologia berrietan aurrerapen handia egin genuen bai ikasle, irakasle eta baita guraso askok ere, honek ezagutzen ez genituen zenbait baliabide digital, meet, classroom, zoom... halabeharrez erabiltzen ikastera behartu gintuelako. Aldi berean, ikas komunitateko arrakastazko zenbait ekintza; hala nola, “talde elkarreragileak”, “tertulia literarioak” eta “liburutegi tutorizatuak” bat-batean gelditu ziren. Gainera gure bailararen kokapen geografikoak ere konexio aldetik etxetik lan egitea zaildu zuen.

Zalantza askorekin hasi genuen ikasturtea, eta buruhauste handiak izan ondoren, “Gure eskolako kontingentzia plana” adosteari lehentasuna eman eta martxan jarri genuen. Horrek, imaginatzen genuen bezala, gure ikastetxean aldaketa ugari ekarri zizkigun; ikasleen sarrera eta irteerak guztiz aldatu ziren, bat izatetik hiru sarrera izatera pasa ginen, elkarren arteko pilaketak saihesteko, eta sartu aurretik eman behar zitzaien gel hidroalkoholikoa modu egokian banatzeko. Horretaz gain ,eskolako gune ezberdinak, sarrera eta gela guztiak gel hidroalkoholikoz, desinfektante eta eskuak garbi-tzeko paperez hornitu genituen. Eskailerei noranzkoak esleitu zi-tzaizkien, patioko espazioa zati ezberdinetan banatu zen maila bakoitzak bere tokia izan zezan, burbuiak mantenduz eta beste inorekin nahastu ez zedin. Honek eguraldi txarreko egunetan jolastorduaren antolaketa are gehiago zaildu zuen, izan ere eskola txikia izatean eta frontoia toki estali bakarra izanik askok geletan geratu behar izaten dute, ikasleek behar duten mugimendua debekatuz.

Kontingentzia planeko aldaketez gain, maskarak ere gure eguneroko lanean zein ikasleengan zenbait aldaketa ekarri zituen: arnasteko zailtasunak, aurpegi erdia estalita izanik komunikazioa zailduz, elkar ulertzeko altuago hitz egin beharra... Hizkuntzak ikasterako garaian, irakurketa-idazketa prozesua edota ahoskatze zailtasunak dituzten ikasleekin ere lan egiteko metodologia aldatzea eragin du. Hasieran aldaketaren berdur baginen ere kurtsoa aurrera joan ahala egokitu garela esan dezakegu.

Ezin dugu aipatu gabe utzi egoera honek jolasgaraietan positibiko eragin digula. Baloiarekin futbolean ibili ezin direnez, bestelako jolasetan ahalegintzen dira sormena bultzatuz. Tamalez, talde egonkorrak mantendu behar dira eta talde ezberdinen arteko hartu-emana moztuta gelditu da, bizikidetzaren lanketaren kalterako.

Ikas komunitateen ezaugarri bat batzorde mistoetan lan egitea izanik, aurten Festa Batzorde Mistoa sortu da (eskola eta komunitateko nahi izan duenak parte hartuz). Festak beste modu batera antolatu eta ospatzeko aukera eman digu. Ekintza oso arrakastatsuak suertatu dira eta neurri guztiak errespetatuz egin dira.

Ikasturte erdia pasa da eta hasierako beldur, ezjakintasun, beldur eta zalantzak gogoratzen baldin baditugu ere, guztion ardurari eta ahaleginari esker (haurrak zoriontzen ditugu bereziki), egoera onean gaudela esan dezakegu, ze ahalik eta naturaltasun handienarekin bizi gara eta momentuz, ez dugu gelarik konfinatu behar izan. Beraz, bikain!

Jarrai dezagula horrela!