'Lola' geratzeko etorri da

07.05.2021 | 09:28
Goiko irudian, Aintzane Artola kanpainaren modelo gisa eta behean, bere eguneroko bizitzan Tolosan. Argazkiak

Aintzane Artola tolosarrak modelo lana egin du Mango etxearen bular bakarreko emakumeen bilduma berrian ikusgarritasuna aldarrikatuz

La tolosarra Aintzane Artola es una de las más de 14.000 mujeres en el Estado que inician una nueva vida con un solo pecho tras haber sido mastectomizadas, pero lejos de esconder esa carencia ella ocupa las páginas de las revistas de moda como imagen de una colección de sujetadores y bañadores para mujeres "uniteta".

Todo comenzó a finales de 2016 cuando le detectaron un tumor de unos siete centímetros y "otros dos o tres más" cuando todavía estaba dando pecho a su hijo menor, explica en una entrevista con Efe. Artola se puso en manos de los oncólogos y comenzó el "torbellino de los tratamientos" que se inician con sesiones de quimioterapia, la mastectomía en el pecho derecho y posteriormente radioterapia, por lo que la reconstrucción de la mama no podía realizarse nada más concluir la amputación.

"Lo primero que pensé tras el diagnóstico es en los de mi casa, en mi familia, pero dije: Ya está, hay tratamiento, así es que adelante y a hacer lo que me mandan", afirma. Durante año y medio utilizó la prótesis de silicona que se coloca en el sujetador, el procedimiento más común para disimular la ausencia de pecho ya que, según datos de la Sociedad Española de Cirugía Plástica y Reparadora (Secpre), de las 16.000 mastectomías que se realizan al año en España solo 4.800 se reconstruyen el pecho y de ellas solo 1.920 lo hacen de manera inmediata.

LOLA Pero Aintzane se sentía incomoda para hacer deporte, estaba molesta y decidió optar por la comodidad y "salir a la calle con una teta, que no pasa nada", asegura rotunda. Conoció la asociación teta&teta, que lleva a cabo iniciativas para dar visibilidad a las mujeres que reivindican vivir con un solo pecho y, tras una campaña de microfinanciación, presentan el sujetador Lola con una sola copa. Esta asociación lanza el guante a las grandes empresas para que fabriquen más prendas como Lola; Mango aceptó el reto y presentó la primera colección en abril con un sujetador, un bikini y un bañador, que además son reversibles. Artola supo que la firma catalana estaba buscando mujeres "uniteta" que vivieran en Europa y, tras un casting, se hizo la sesión de fotos "junto con Jasmina y Andrea". "Es solo un principio, pero éstas son prendas a un precio asequible y los beneficios se revierten en la asociación teta&teta", explica.

Las fotos de Aintzane Artola posando con esta colección han ocupado páginas en las principales revistas de moda como Vogue, Elle o Marie Claire. Desde luego, Aintzane admite que nunca se le pasó por la cabeza que su batalla contra el cáncer diera este giro, porque lo que pretendía al principio era salir a la calle con un solo pecho, "pero en Gipuzkoa no conocía a nadie. Lo que estoy intentando es visibilizar esta situación y trasladar a las mujeres que es normal. Si alguien quiere reconstruirse el pecho adelante, pero si quiere salir con un solo pecho que lo haga porque la vida sigue", concluye.

Euskaraz

Mangok bular bakarreko emakumeentzat titi-zorro eta bainujantzien kolekzioak aurkeztu berri ditu, eta elkartasun kanpaina horretan Aintzane Artolak (Tolosa, 1985) hartu du parte. Hain zuzen ere, Bartzelonara bidaiatu zuen modelo lanak egiteko Andrea eta Jasmina, titi bakarreko beste bi emakumerekin batera. Modelo gisa esperientzia handirik ez izan arren, bizitakoa "izugarria" izan dela adierazi du tolosarrak.

"Semeari bularra ematen niola ohartu nintzen bulto txiki bat nuela", kontatu du Artolak. 30 urte besterik ez zituen, zazpi zentimetroko tumore bat, eta beste bizpahiru aurkitu zizkiotenean. Onkologoen eskuetan jarri bezain pronto hasi ziren tratamenduak: "Aurrena kimioarekin hasi nintzen, ondoren eskuineko bularrean mastektomia, eta azkenik, erradioterapiarekin". Orduaz geroztik, azalean bizi ditu bular batekin bizitzearen ondorio sozialak.

Emakumeon bularrekin egiten diren mitifikazioak haustea du helburu Teta&Teta elkarteak. Artolak aspaldidanik ezagutzen zuen, eta lehenagotik ezagutzen zuen Idoia Miranda katalana. Instagramen Tocate las tetas izenarekin da ezagun, eta bien arteko harremana bertan hasi zela kontatu du tolosarrak: "Nire titi-zorroak sortzen hasi nintzen, eta aholku eske hitz egin nion". Izan ere, denboraldi batez bularrean jartzen den silikonazko protesia erabiltzen hasi baitzen Artola. "Oso deseroso nengoen, kirola egiten nuenean bereziki", eta arrazoi horregatik erabaki zuen protesia kentzea.

Espainiako Kirurgia Plastikoko Elkarteak emandako datuen arabera, urtean 16.000 mastektomia egiten dira espainiar estatu osoan. Horietatik, 4.800 emakume inguruk bular berriak jartzen dituzte; eta 1.920ek unean bertan egiten dute. Hortaz, urtean guztira 14.000 emakume dira bular berriarekin bide berria eraikitzen dutenak, eta Artola izan da horietako bat.

2019an, Mirandak eta Teta&Teta elkarteak crowdfounding kanpaina bat abiatu zuten Lola izeneko titi-zorroen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin. Titi-zorro "artisauak" dira, emakume batek eskuz eta neurrira ekoizten baititu. "Oso politak dira, baina garestiak ?100 euro?", adierazi du. "Arrakasta handiko" proiektu bihurtu eta produktuak merkaturatzerako orduan "abiapuntu" ere izan zen. Izan ere, Teta&Teta elkarteak eta Lolak helburu berbera baitzuten: "Produktua ezagutzera eramatea, enpresa handiak erakartzea, merkatu bat sortzea eta ikusgarritasuna lortzea".

#massujetadorescomolola challengearen bitartez, Lola bezalako titi-zorro gehiago aldarrikatu zituzten sare sozialetan milaka emakumek, elkartek eta kolektibok. Azkenean, Mango, Carrefour eta Women Secretek proposamenarekin bat egin zuten. "Zerbait egingo zutela" esan, eta azkenean, iritsi zen eguna. Mango etxeak kanpaina ateratzea erabaki zuen.

'LOLA' ETA 'LOLITA' "Teta&Teta elkartea, bular bakarreko emakume europarren bila zebilen Mango etxeak atera behar zuen bilduma berrian modelo lanak egiteko". Bi aldiz pentsatu gabe, Artolak izena eman, eta handik egun gutxira Bartzelonan zen argazkiak egiteko prest. Lola eta Lolita. Bular bakarra duten emakumeentzako titi-zorro bat, bainujantzi bat eta bikini bat dira Lola berria. Horrez gain, Lolita bilduma txikia ere kaleratu dute, protesia erabiltzen duten emakumeentzat. Gainera, bi bilduma horiekin lortutako irabazi guztiak Teta&Teta elkarteari bideratu dizkiote.

"Kolekzioa oso erosoa da, baina bular handia duten emakumeak oraindik ere deseroso sentitu daitezke", esan du Artolak. Eredu bat besterik ez da, eta datozen urtaroetan bilduma berriak ateratzeko asmoa dute. Inolaz ere, "oihartzun handia" izaten ari den elkartasun kanpaina da, Vogue, Elle edota Marie Claire moda-aldizkari en-tzutetsuek jada zabaldu baitituzte Artola agertzen den kolekzio berriko argazkiak. "Beldurra edo lotsa agian ez zaigu kenduko, baina hitz egiten jarraituko dugu", aldarrikatu du Artolak.

noticias de noticiasdenavarra