- Ikasturte osoan zehar, Haur-Hezkuntzako eta Transizio Unitate gelako ikasleak Tipu parkera joan dira txandaka. Ikasleek hareatzaz, enborren ibilbideaz, egurrezko egiturez, gurpiletako eskaladaz eta parkeak dituen tunel eta pasabideez disfrutatu ahal izan dute. Egunero joateko aukera izan dute eta parke honetara joateko ordutegiak berehala bete dira aste guztietan.

Ikastetxearen ondoan dagoen espazio honek, belardi batean kokatuta eta zuhaitzaz inguratuta, atseden eta gozamen handia eman die ikasleei, eskola-jolastokiaren erabilera zonifikatu egin baita kontingentzia plana betetzeko. Jolas-espazio bat da, jolas-elementu sinple eta moldakorrak eratzen dituena eta, horri esker, erabiltzeko modu ugari dituzte; horrela, haurrek gozatu egiten dute beren trebetasunak, sormena eta irudimena estimulatuz.

Eskolako jolastokiaren barruan mugimenduak mugatzearen ondorioz, eremu hori oso leku ludiko berezi bihurtu da eta ikasle txikienek unibertso jolas bat sortu dute bizkortasuneko eta orekako jolasak martxan jarriz. Horrez gain, behaketa, esplorazio eta ikaskuntza-testuinguru pribilegiatua izan da haientzat.

Tipu Parkea oso toki preziatua da, bai Uharteko haurrentzat, bai inguruko herrietako umeentzat. Arga pasealekutik gertu dagoenez, oso eskuragarria eta erakargarria da txango polit bat egiteko. Izan ere, parke honetako jolasak ingurunean integratzeko diseinatuta daude bereziki, eta askotariko irtenbideak, entretenimendua eta irudimenezko aisialdia eskaintzen dizkiete haurrei, material jasangarriak eta naturalak erabiliz.