mea, jaiotzean, begiraden, keinuen eta mugimendu txikien bidez komunikatzen hasten da. Pixkanaka, komunikatzeko modu hori soinutik hitzera eta hitzetik esaldietara pasatzen joaten da, ahozko komunikazioari dimentsio handiagoa emanez.

Ume bakoitza desberdina izan arren, gutxi gorabehera, 12/24 hilabeteko tarte horretan lehenengo hitzak agertu beharko lirateke. Hori baino lehen soinuen aurrean erantzunik emango ez balu, izan liteke haurrak gabeziaren bat izatea entzumenean edo arlo kognitiboan.

Gerta daitezkeen zailtasunetako ba-tzuk hauek izan daitezke: estimulazio egokia izan arren hizketan berandu ikastea, fonemak desegoki artikula-tzea edota ahotsaren aparailuan oztopo fisikoak agertzea. Kasu horietan, oso txikitatik esku-hartze egokiak egitea oso garrantzitsua da, haurraren auto-estimuan oso era sakonean eragin dezaketelako. Adituen (otorrinoak, logopedak...) esku-hartze egokiek gabezia horiek osatzen lagundu dezakete.

Hizkuntza gizakion berezko gaitasuna izan arren, umearentzat oso garrantzitsua da testuinguru hurbila. Familiak berarekin duen elkarrekin-tzaren arabera, haurraren hizkuntzaren garapena aberatsagoa ala eskasagoa izanen baita.

Haurrarekin komunikatzeko modu desberdinak daude. Asko hitz egiten zaienean eta gurasoek egiten duten guztiari hitza jartzen diotenean, haurrak hiztegia, ulermena eta adierazpena eskuratzen ditu. Berriz, behar adina hitz egiten ez bazaio edo hiztegi eskasa erabiltzen bada, lortuko duen hizkuntza maila urria izanen da.

Komunikazioak bi noranzko izan beharko lituzke momentu oro: haurrarengandik helduarenganakoa eta helduarengandik haurrarenganakoa. Etengabeko errespetuzko elkarrizketa izan behar luke eta keinuz edota hitzez eraman beharko litzateke aurrera:

? Gertatzen zaiguna argi eta garbi adieraziz: umeari geure emozioak adieraztea oso garrantzitsua da.

? Haren intereseko jolasetara jolastuz eta ongi pasatuz, momentua biziz eta ondoren etorriko gauzetan pentsatu gabe: umearen intereseko jolasak aukeratu ahal izateko, umearen beharrak erreperatu behar dira. Kontuan izan, oraindik hitzik ez egin arren, informazio asko ematen digutela umeek euren komunikazio-kanalen bidez.

? Abestuz, ipuinak kontatuz eta irakurriz: ulertzen dituela ziurtatuz, hitz berrien esanahia adieraziz...

Baina, batez ere, haurraren beharrak entzunez, haiek ere, hitzik gabe bada ere, asko komunikatzen digutelako.

Andra Mari Ikastolako haur gehienak elebidunak dira. Frogatua dago elebitasuna oso onuragarria dela haurraren garunarentzat, eta neurologiak egiaztatu du haurraren izaera malguagotzerako garaian erabateko eragina duela, sinapsi gehiago sortzen dituelako. Sinapsia ezinbestekoa da umearen hautemate eta pentsamendu prozesuak garatu ahal izateko. Honi esker, haurrak bere nerbio-sistema konektatzen du, gorputzaren beste sistema batzuk kontrolatzen baititu.

Gurasook haurrari transmititu diezaiokegun altxorrik preziatuenetako bat geure euskara aberatsa da, izan ere, honek garunaren formakuntzan lagunduko dio. 0 eta 6 urte bitartean, umeak bizi osoan zehar ikasiko duenaren %80 garatuko du. Euskara maite badugu eta hizkuntzaren transmisio egokia egiten badugu, haurrak ere maiteko du hizkuntza, eta lagunekin erabiliko du. Horretarako, helduok honetan guztian daukagun garrantziaz jabetu beharko ginateke, eta arduraz jokatu. Haurrak inguruarekin eta ingurukoekin euskaraz hizketan entzuten bagaitu, helduok erabiltzen dugun hizkuntza horri garrantzia emango dio eta berak ere modu kontziente eta naturalean erabiliko du.

Ikastolan nola lagundu diezaiokegu umeari hizkuntza aberasten?

? Bere beharrak, ideiak eta nahiak aktiboki entzunez, bi norabide izango dituen elkarrizketa naturalean.

? Berari hitza emanez, interesa azalduz eta haren diskurtsoa eta irudimena eraikitzeko estrategiak erabiliz.

? Hizkuntz akatsak modu ez zuzenean ikusaraziz, bere diskurtsoa errepikatuz elkarrizketa errespetuz eten gabe.

Hizkuntza aberastuz badoa, haurraren garapena eta interesak ere aberastu egingo dira. Gainera, bere ondare kulturala ere handituko da, gutxinaka-gutxinaka bere etorkizuna prestatuz joango den bitartean; honek guztiak, besteekiko harremanak sendotzeko aukera emango dio, gizartean integratuz, eta bide batez, gizarte hobeago bat eraikiz.

Nabarmentzekoa da komunikabideetan entzuten duenarekin bakarrik umea ez dela erronka erraldoi hau bere kabuz aurrera eramateko gai izango. Andra Mari Ikastolan, oso argi daukagu haurrarentzat helduok garela komunikazio iturri garrantzitsuena eta, zentzu horretan, euskaraz komunikatzeko helduon gaitasuna eredugarria izan beharko litzatekeela umeentzat, euren hizkuntza gaitasuna aberasteko eta sendotzeko bidean. Ekin diezaiogun bada bideari!