Síguenos en redes sociales:

Santi Leonek euskaratuko du Vargas Llosaren "Pantaleón y las visitadoras"

idazle iruindarrak irabazi du nobel sariduna itzultzeko jokin zaitegi beka

Santi Leonek euskaratuko du Vargas Llosaren "Pantaleón y las visitadoras"JAVIER BERGASA

iruñea. AEDk eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi Bekari esker, Santi Leone idazle iruindarrak itzuliko du Mario Vargas Llosa literatura nobel saridunaren Pantaleón y las visitadoras eleberria. Historialari honek irabazi du Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi Beka eta 2011 amaitu baino lehen karrikan izanen da euskarazko itzulpena, Elkar-ek argitaratua.

Santi Leone Historian doktorea da. Historialari lanak egin ditu, zutabeak ere idazten ditu euskal prentsan, Euskalerria Irratia-n kolaboratzen du eta irakaslea da Hizkuntza Eskolan. Los lugares de la memoria en Navarra, Euskal Herri imajinario baten alde eta Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan dira idatzi dituen liburuak. Jokin Zaitegi Bekaren zortzigarren edizioa izan da aurtengoa.