Jon Sarasuaren 'Hiztunpolisa' mintzagai gaur Planetarioan
Saiakeraren aurkezpenean, bertsolariak eta hainbat euskal eragilek euskararen egoera izango dute hizpide
iruñea - Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) bertsolari, idazle eta irakaslearen Hiztunpolisa saiakera liburua gaur aurkeztuko da Iruñeko Planetarioan, arratsaldeko 19.30ean. Aurkezpena baino, Euskara Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatutako ekitaldia euskalgintzaren egoera hizpide eta analisi objektu duen liburuaren inguruan eztabaida-tzeko parada izango da, izan ere, hainbat euskara eragilek parte hartuko dute.
Sarasuarekin batera, Sagrario Aleman euskaltzaina eta IKA-ko irakasleak, Dabid Anaut Leitzako euskara teknikariak, Aingeru Epaltza idazle eta itzultzaileak, Aritz Ibañez Duguna taldeko dan-tzariak, Santi Leoné historialari eta helduen hizkuntza-irakasleak eta Rosa Ramos Berriozarko euskara teknikariak mintzatuko dute.
Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburua iazko udazkenean argitaratu zen, baina dagoeneko argitalpen berriak kaleratu dira. Pamielakoek adierazi bezala, lehenengoz argitaratu zenetik "jakinmin handia piztu du euskalgintzan dihardutenen artean, egileak euskararen eta euskal hiztunen egoera eta norabideak aztertzen baititu oso pertinenteak diren galdera eta gogoetak plazaratuz, ohi duen eran: gaitasun eta eskarmentuz, zintzo".
Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabideaz apunteak-en, azken urteotan euskalgintzaren gainean egin dituen hausnarketak batu ditu aretxabaletarrak. - Miren Mindegia
Más en Cultura
-
Monika Aranda y el Gobierno de Navarra unen fuerzas para erradicar el Plumero de la Pampa del territorio foral
-
El actor navarro Ángel Ruiz, Premio Talía 2025 mejor intérprete lírico por 'La rosa del azafrán'
-
Seis cortos seleccionados para el catálogo de Shortzinema 2025
-
Hospitalizan al rapero Tory Lanez tras recibir 14 puñaladas en la cárcel