Guggenheim Museoak %20ko beherapena eskainiko die Bilbao BBK Live jaialdira doazenei
Entzuteko gida barne: 9 euro 26urte edo gutxiagoko ikasleentzat eta 12,5 euro besteentzat
BILBO. Horrela, ostegunetik igandera -biak barne- jaialdian parte hartzen ari direla frogatzen duten guztiek Louise Bourgeois, Andy Warhol eta Parisko Eskola gaitzat dituzten erakusketak ikusi ahal izango dituzte beherapena duten txartelekin, entzuteko gida barne: 9 euro 26urte edo gutxiago dituzten ikasleentzat eta 12,5 euro hortik aurrerakoentzat.
Museoko arduradunek adierazi dutenez, uda "garai ezin hobea" da Guggenheim Bilbao Museoa bisitatzeko, "aldi berean hainbat erakusketa gogoangarri ikusteko aukera baitago". Horrela, alde batetik, "Itzalak", Andy Warholen formatu handiko 102 serigrafia taulek osatzen duten artelan itzelaren instalazioa bisita daiteke. Warholek egindako abstrakzioari buruzko miaketak adierazten ditu erakusketak.
Beste alde batetik, Louise Bourgeois artista frantses-estatubatuarraren "Gelak" ere ikus daiteke, "barruko eta kanpoko munduak bereizten dituzten emozioz betetako gune arkitektonikoak". Guztira 28 "gela" bildu ditu museoak BBVA Fundazioaren babesari esker egin den "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak" erakusketan.
Egunotan ikusgai dagoen hirugarren erakusketa garrantzitsua "Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900-1945" da, besteak beste, Picasso, Braque, Chagall, Modigliani eta Delaunay artista ezagunen 50 artelan biltzen dituena. Azkenik, "Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren maisulanen aukeraketa bat" eta Eija-Liisa Ahtila artista finlandiarraren "Deikundea" ikus-entzunezko pieza bisita daitezke.
Más en Cultura
-
Eduardo Barba, experto en botánica y arte, participa esta semana en Arbola 2025
-
El Hatortxu Rock Festival anuncia 24 grupos más para su última edición en Lakuntza
-
“El fantasma de la ópera”, “Tosca”, Ballet Nacional de España, Sokolov o Savall, en la nueva temporada de Fundación Baluarte
-
Hallado el busto de Jim Morrison robado hace 37 años del cementerio de Père Lachaise