Síguenos en redes sociales:

Abian da Musikene eta Aldundiaren organo zikloa

musika - Xabier Urtasun eta Ignacio Arakistain Musikeneko ikasleek hasiera emango diote Gipuzkoako Organoak Plazara zikloari, Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko organoen balio musikal eta historikoa nabarmentzeko helburuz abian jarria eta instrumentu honen inguruan doako hainbat jarduera biltzen dituena. Musikari gazteek irekiko dute ekimen hau gaur bertan, 20.00etan, Donostiako Loiolako Erriberako Iesu elizan egingo den kontzertu batekin, Bach, Sweelinck, Bruhns, Muffat eta Buxtehude bezalakoen obrak entzuteko aukera emanaz. Parrokia horretan bertan Michel Bouvard frantziar organista ospetsua izango da bihar. - N.G.