Musika Bulegoak Berri Txarrak, Ordorika eta Lazkano sarituko ditu
'Zuhainpeko soinuak', Juan Ortiz, Elena Setién eta Jazzargia ekimena ere aintzat hartu ditu
donostia - Euskal Herrian egindako musika bultzatzeko eta indartzeko asmoz sortu zen duela bi urte Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, eragile desberdinak elkartuta, eta helburu berarekin sariak banatzea erabaki zuten iaz, hemengo lanaren kalitateari aitormena egiteko. Aurten sari horien bigarren edizioa antolatu dute eta jasotako 67 proposamenak aztertu ondoren, zazpi aukeratu dituzte: Ramón Lazkanoren zuzeneko lan bat (Festival d’Automne à Paris-Portrait), Zuhainpeko Soinuak ekimena, Juan Ortizen Winter Tales lana, Elena Setiénen Dreaming of Earthly Things eta Ruper Ordorikaren Guria Ostatuan. Gainera, formakuntzarekin lotuta Gasteizko Jazzargia ekimena sarituko dute eta Etxepare Institutuarekin elkarlanean, Berri Txarrak taldea.
“Euskal Herriko musika kontuan hartzea nahi dugu”, azaldu zuen atzo Myriam Miranda Musika Bulegoa Elkarteko presidenteak. Sariketa irekia dela ere azpimarratu zuen, kategoriarik gabea, eta formatu desberdinak onartzen ditu: zuzenekoak, diskoak, ibilbideak... Irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte, “lanean jarrai dezaten bultzada txiki bat”, eta baita Fernando Mikelarenak sortutako eskultura berezi bat ere.
Zortzi lagunek osatutako epaimahaiaren lana zaila izan dela ere nabarmendu zuen Mirandak, “kalitate handiko lanak aztertu baitituzte”. Iaz bost sari banatu zituzten eta aurten zazpi izango dira guztira, besteak beste, laguntzaile berriak dituztelako. Horietako bat Etxepare Euskal Institutua da eta hark sari berezi bat ematea erabaki du. “Nazioarteko zabalkundean nabarmendu dena saritu nahi izan dugu, euskaraz landutakoa batez ere”, azaldu zuen atzo Miren Arzalluz Etxepareko zuzendariak. Hala, Lekunberriko Berri Txarrak taldea aukeratu dute: “Aitzindari izan dira eta nazioarteko rock-aren eremura eraman dute euskal musika, bazter guztietako entzuleak hunkitu dituzte. Kalitatezko musika, euskara hutsez eginda, unibertsala dela erakutsi digute”.
Elena Setién ere izan zen atzoko aurkezpenean eta harentzat, horrelako sari bat “lanean jarraitzeko bultzada” dela aitortu zuen, eta 20 urte Euskal Herritik kanpo eman ondoren, “sorpresaz” hartu duela.
Syntorama ekoiztetxeko Cruz Gorosteguik Zuhainpeko Soinuak proiektuaren sorrerari buruz min-tzatu zen. Zuberoako musika lan-tzen hasi zirela esan zuen, Euskal Herri osoko musika aztertzen ondoren Juan Mari Beltránen laguntzarekin eta horri forma artistikoa ematea erabaki zutela ondoren, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuésen eskutik. “Sari hau guztiontzat da”, aipatu zuen.
sari banaketa Sariak Donostiako Musikeneren egoitzan banatuko dituzte hilaren 29an 19.00etatik aurrera. Zuzeneko emanaldiak ere izango dira sarituen eskutik eta, besteak beste, Elena Setién eta Ruper Ordorika igoko dira taula gainera.
Ramón Lazkano, por el directo de Festival d’Automne à Paris Portrait’. Estreno-avance de escenas de la ópera Ravel, un nuevo género abordado por Lazkano. Cuenta con el apoyo de uno de los festivales culturales más destacados de Europa.
‘Zuhainpeko Soinuak’. Es una obra multidisciplinar, un espectáculo basado en la transmisión oral y la música de Zuberoa, dirigido por Mireia Gabilondo. Se ha valorado la profesionalidad y talento de los protagonistas que abordan distintas vertientes de la cultura musical vasca. Destacan, además, la magia de la puesta en escena.
Juan Ortiz. Se premia el disco Winter Tales de este músico de jazz, de quien han destacado su gusto y exquisitez y su delicada sencillez, influenciada por Japón, país en el que reside.
Elena Setién. Por Dreaming of Earthly Things. El jurado destaca el “pop sofisticado y la voz armoniosa y con aromas de jazz” de esta donostiarra, además de su creatividad.
Ruper Ordorika. Musika Bulegoa premia su disco Guria Ostatuan. Se valoran la calidad y equilibrio compositivo del emblemático cantautor tras casi cuatro décadas en el mundo de la música.
Jazzargia. El premio especial de Musika Bulegoa está destinado a valorar actividades relacionadas con la formación. En este caso, lo que se premia es el proyecto Ondas de Jazz en la ciudad, que la asociación Jazzargia, creada en Gasteiz hace doce años para fomentar el jazz, organiza para acercar la historia del jazz y sus protagonistas a los gasteiztarras.
Berri Txarrak. El Instituto Etxepare valora la labor del grupo de Lekunberri para llevar la música de Euskal Herria y el euskera al terreno del rock de alto nivel. “Ha emocionado a oyentes de todos los rincones. Haciendo música de calidad y en euskara, nos han enseñado a nosotros y al mundo que éste es un idioma universal y eso es lo que queremos reconocer”.