iruñea - Iruñeko Udalak antolatzen euskarazko IrriZiklo umore-zikloa gaur iritsiko da bere amaierara, Nafarroako Antzerki Eskolan. Saio bikoitzaz itxi ere, bi ikuskizun taularatuko baitira, biak ala biak ostalaritza-areto batean bizitako uneen ingurukoak.

Alde batetik, Patxo Telleriak ida-tzi eta zuzendutako Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña ikuskizuna Mikel Martinez aktore, idazle eta Bilboko Tartean Teatro konpainiako kideak igoko du oholtza gainera. Eta geroago iritsiko da Komunak, Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanz antzezleen eskutik eta Iosu Florentinoren zuzendari-tzapean, guztiak Alanbike konpainiako kideak (Bilbo).

Tabernaria, 30 bat minutuko taberna-bakarrizketa da. Ostatuko jabeak ohiko bezeroei kaña bat nola zerbi-tzatu behar den azaltzea erabaki du, baina askoz harago joango da, eta bakarrizketa horretan, tabernariak bere beldurrak eta nahiak aditzera emango ditu, gizarte-eztabaidarako gai jakingarriak ere mahaigaineratuz. Bigarren proposamena 20 minutu ingurukoa izango da: beste toki batean gertatzen den istorio bat, jatetxe batetako komunean, alegia. Bi neska, Nekane eta Miren, elkarrekin sartzen dira komunera. Horrek badu zerbait ezohikotik: ba-t-batean egin dute topo eta ez dira adiskideak, nahiz eta elkar ezagu-tzen duten, eskola berean ikasi zuten eta.

Saiorako sarrerak, zikloko gainon-tzeko ikuskizunetan bezala, NAEko leihatilan eskuratu daitezke, 3 euroan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. - M.M.P.