Elizondo, 1981. 2013an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 2017an finalera iritsi,eta bosgarren postua lortu zuen. Bigarren finala izango du 2019koa.

2019ko txapelketan... Puntuazio bidez sailkatu zen finalaurrekoetara, Iruritako final-laurdenean 247 puntu eskuratuta; baita finalera ere, Atarrabiako saioan 352,5 lortuta.

Lesaka, 1977. Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen 2013. urtean, finalera iritsi eta 4. postua eskuratuz. Laugarren finala du aurtengoa.

2019ko txapelketan... Eskuratutako puntuazioari esker pasatu zen finalaurrekoetara, Tuteran 241 puntu eginda; eta finalera ere puntuazioz sailkatu da, Lesakako saioan 359 eskuratu ondoren.

Lesaka, 1981. 2000 urtean parte hartu zuen aurrenekoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan; 2015eko edizioan txapeldunorde izan zen. Seigarrenaldia du aurtengoa Nafarroako finalean.

2019ko txapelketan... Etxarri Aranazko finalaurrekoa irabazi zuen, 360,5 punturekin, eta horrela lortu zuen finalean parte hartzeko txartela.

Etxarri Aranatz, 1983. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2010tik, finalista izan da txapelketa guztietan. Nafarroako azken txapelketan, 2017koan, txapeldunorde izan zen.

2019ko txapelketan... Atarrabiako finalaurrekoa irabazita sartu da finalean. Bera izan da aurtengo txapelketan puntu gehien bildu duen bertsolaria, 399 punturekin.

Leitza, 2001. Eskolartekoetan parte hartu izan du eta behin suertatu da Nafarroako gazteen txapelketako txapeldun.

Berritxu saria ere irabazi zuen 2018an, eta Abra saria 2019an. Aurtengoa du bere lehenengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, eta hortaz, bere lehen finala.

2019ko txapelketan... Aurre-kanporaketen hasi zen, eta fase guztiak gaindituta iritsi da finalera.

Leitza, 1999. Hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Izeta sariketan garaile izan da, eta bitan irabazi du Nafarroako eskolarteko bertsopaper lehiaketa. 2019koa du bere bigarren Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Lehenengoz ariko da finalean.

2019ko txapelketan... Lesakako finalaurrekoan irabazita eskuratu zuen finalerako pase zuzena, 375,5 punturekin.

Bera, 1980. 997an aurkeztu zen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketara, eta txapeldun izan zen 2008an. Bat-bateko sariketa eta bertso paperetako lehiaketa hainbat irabazitakoa da. Hamaikagarren finala izango du aurtengoa.

2019ko txapelketan... Puntu bidez sailkatu da. Final-laurdenetan 250,5 eskuratu zituen; eta finalerdietan 355,5.

Gorriti, 1987. 2006an sartu zen lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. 2009an txapeldunorde izan zen eta 2010, 2011, 2015 eta 2017 urteetako txapelduna da. Bederatzigarren finala izango du aurtengoa.

2019ko txapelketan... Finalerdietarako zuzeneko pasea eskuratu zuen Urdazubiko final-laurdenean garaitu ondoren; eta puntuazioz sartu da finalean (358,5).