Minimusic-ek familia osoari eskainitako zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du gurean berriz ere igandean, arratsaldeko 17.00etan, Nazioarteko Rock musika ezagutzen hitzordua Baluarteko Areto Nagusian aurkeztuz. Zuzeneko musikarekin eta ipuin-kontalariekin, zikloko hirugarren emanaldi honek Nazioarteko rock handiaren historian barnako bidaia proposatzen du, 50eko hamarkadatik gaur egunera arte. Chuck Berry eta Creedence Clearwater Revival taldeekin hasi eta Ramones, Depeche Mode, The Doors eta Red Hot Chili Peppers bandekin, Rolling Stones, Led Zeppelin, Deep Purple, AC/DC, Guns and Roses edo Queen ahaztu gabe. Sarrerak 9 eurotan (2 eta 12 urte bitartekoek) eta 15 eurotan (13tik gorakoek) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.