Glen Hansard BIME Liven izango da

Barakaldon azaroaren 1ean eta 2an ospatuko den jaialdirako izen berriak iragarri dituzte

09.02.2020 | 19:26

Bilbo -BIME Live jaialdiak, Barakaldoko Bec-ean azaroaren 1 eta 2an ospatuko dena, hiru izen berri iragarri zituen atzo; Glen Hansard, Brittany Howard eta Róisin Murphy.

BIME Live-k azaldu zuenez, jaialdiak lehenengo aldiz hartuko du Glenn Hansard konpositore eta musikagilea, Oskar baten sariduna ere badena; eta bere diska berria aurkeztuko du Barakaldon, This wild willing.

Horrez gain, Brittany Howard ere izango da azaroan BIMEn; Alabama Shake-eko abeslaria bakarlari gisa arituko da eta Jamie diska aurkeztuko du, funk eta soul soinua izango duena. Róisin Murphyk bere aldetik, bira europarrean geldialdi bat egingo du Barakaldon, BIME jaialdian parte hartzeko.

Halaber, jaialdiaren zazpigarren edizioarako; Karfwwerk 3D eta Jamiroquai kartelburu izango diren ediziorako beste musika talde batzuk iragarri zituzten atzo. Josh Carter eta Sarah Barthele musikagileek osatzen duten Panthogram, Omago talde euskalduna eta Los Estanques espainiarrak, besteak beste.

Urtero bezala, Gaua izeneko espazio elektronikoa izango da BIMEn, eta atzo iragarri zituzten bertan izango diren DJ-ak; horien artean, Helena Hauff, Park Hye Jin, Pional, Daphni (Dan Snaith de Caribou), Cooper Saver eta azkenik; Pearson Sound.

Kartela Atzo iragarri ziren izen berriekin, BIME Liveko kartela egunka argitaratu dute ere. Lehenengo egunean, Kraftwerk 3D, Amaia iruindarra, Glen Hansard eta Aitor Etxebarria musikagile euskalduna izango dira besteak beste, eta larunbatean berriz, azaroaren 2an; Jamiroquai kartelburua, Brittany Howard, Róisín Murphy, Banpiro maitaleak (Mursego + Amorante) eta The Divine Comedy; bertaratzeko sarrerak jaialdiaren webgunean jadanik salgai daudelarik; bi egunetako bonoak 80 euroko prezioan, eta egun bakarreko sarrera berriz, 50 euroko prezioa dauka. - DEIA