Iguaran eta Maiak finalaurrekotarako txartela lortu dute
Bertsolariak garaile izan dira asteburu honetanEibar eta Azpeitian ospatu diren final-laurdenetan
donostia - Jon Maia eta Oihana Iguaranek lortu dituzte asteburu honetan jokatu diren bi saioetan finalaurrekoetarako lehen txartelak. Maiak larunbatean Eibarren izan zen nagusi, eta Iguaran, atzo, Azpeitian. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari final laurden bakarra falta zaio fase hau ixteko.
Asteburuko lehen saioa Eibarko Coliseo Antzokian ospatu zen, eta Jon Maiak lortutako 475 puntuen atzetik, Jokin Uranga (467,5), Unai Muñoa (451), Gorka Maiz (441), Mikel Tapia (424,5) eta Felix Zubia (423,5) sailkatu ziren.
Igandean, berriz, Iguaranek 485,5 puntu eskuratu ditu, Iñigo Mantzizidor (484), Nerea Elustondo (476,5), Alaia Martin (475), Amaia Iturriotz (463,5), eta Iñaki Gurrutxagaren (421) aurretik. Iguaran eta Maia abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den finalaurrekoan ibiliko dira, sailkapenez sartuko diren beste lau bertsolarirekin batera.
Final-laurdenak larunbat honetan amaituko dira Azkoitian, eta bertan Ander Lizarralde, Ane Labaka, Ane Zuazubiskar, Beñat Gaztelumendi (egungo txapelduna), Maialen Akizu, eta Mikel Artola arituko dira. - N.G.
Más en Cultura
-
Roxette vuelve con nueva cantante cinco años después de la muerte de Marie Fredriksson
-
Carlos Hipólito se viste de 'Burro' este domingo 5 de mayo en el Teatro Gayarre
-
Julia Fernandez Zabaleta pastorala estreinatuko da larunbat honetan Iruñean
-
'Itsasmina', un estreno mundial que unirá danza y cine en Golem Baiona