Gilles de Rais eta Anjel Lertxundi, fikzioan berriro ere
- Itzuliz usu begiak saiakeraren ondoren, Anjel Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du eta horretarako orain dela 25 urte euskal literaturan tokia hartu zuen Gilles de Rais pertsonaia berreskuratu du. Bere garaian, izen bereko ipuina argitaratu zuen Piztiaren izena narrazio-liburuan. Lertxundik kontakizun horretako giroa eta hainbat pertsonaia mantendu ditu, baina Alberdania argitaletxeak kaleratu duen Gilles de Rais eleberria, beste zerbait da. “Eleberri labur zeharo umotuta da Anjelek dakarkiguna, inguru tragiko batean gauzatzen den peripezia batzuetan lazgarria, beste batzuetan groteskoa, inoiz komikoa ere bai”, esan zuen atzo Jorge Giménez Bech editoreak. Hirugarren Karlistadan kokatzen da obra eta Vincent antzerkilari frantsesari segi egiten dio Nafarroako lurraldean barrena.
Temas
Más en Cultura
-
Josep, vocalista de La Raíz: “El éxito llegó repentinamente y demasiado fuerte, nos desbordó”
-
Navarra se suma a las Jornadas Europeas de Patrimonio, que tendrán lugar entre el 26 de septiembre y el 5 de octubre
-
El filólogo Víctor del Moral gana el Premio Internacional de Crítica Literaria Amado Alonso
-
Teatrodix regresa en su 5ª edición con una apuesta por la internacionalización y la crítica social