Katakrak aretoan izan ziren atzo goizean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Julio Soto bertsolariarekin eta Maite Mutuberria ilustra-tzailearekin batera, Amaren intxaurrak proiektua aurkezten, ipuin-diskoa, ipuin animatua, ikuskizuna eta proposamen didaktikoa jasotzen dituena eta heriotza duena hizpide nagusi. Haurrek eta familiek, eta orohar, hezkuntza komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak.