Ikastolen Elkarteak JUUL Literatura Hauteskundeen 24 edizioa ospatu zuen atzo. Urtero, Euskal Herri osoko ikastoletako haurrek euren botoak ematen dituzte euren liburu eta ilustratzaile gogokoenen zerrenda osatzeko. Dudarik gabe ikastoletako literatura hitzordu nagusienean bilakatu da jada JUUL, eta indartuz doa edizioak aurrera egin ahala. Aurten, euskarazko liburuentzako 14.408 boto eman dira, eta 7.524 hautesle-ikaslek parte hartu dute, ilustratzaileen kategorian.Emaitzen artean, aurrreko edizioetatik lehenengo postuetan egon diren ohiko idazleen izenak errepikatu dira, Jasone Osoro, Toti Martínez de Lezea, Amets Arzallus edo Miren Agur Meabe bezala; baina izen berriak ere agertu dira, hala nola Amaia Egidazu, Ibon Martin, Enara Garmendia edo Chris Haughton. Argi geratu dena, hori bai, ikasleek “etxeko” egileak nahiago dituztela da, izan ere, kategoria guztietan euskal idazleak agertu dira. Emaitza guztiak juulkanpaina.eus webgunean ikusi daitezke.

Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Azkeneko hau web-orria erabiliz.

Bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak gazteak izan dira. Boto-emaile askok bi aukeretan parte hartzen dute, hau da, liburu gustukoena zein ilustra-tzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.

Bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Nafarroako Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Aurten, JUUL saria Fernando Pagola artista nafarrak egina izango da, NIEk saridunei banatuko diena.