URTE luzez eszenatokietatikaldenduta egon ostean,2017an Zuei diskoarekinbueltatu zen musika eszenaraMaider Zabalegi (Oiartzun,1976). Urte bi pasa dira ordutik etaBidean (Baga-Biga, 2019) lanarekindator oraingoan, bizitzari idatzi dionkantu sortarekin.

Agertokietara itzultzea esperientziapolita izan dela kontatu du MaiderZabalegik, nahiz eta gauzak horrenbestealdatuta, hasieran “beldurpixka bat” izan. “Azkenean konturatunaiz beste adin bat eta besteikasgai batzuk ditudala eta horreksegurtasuna ematen dit, ez da lehenengoaldiz 13-14 urterekin igo nintzeneanbezala. Esango nuke eszenatokiraigotzean ere hori antzematendela, esperientzia oso polita izanda”. Entzuleekin izandako hartuemaneansorpresa asko hartu dituelakontatu du musikariak. Garaibatean Alaitz eta Maiderren jarraitzaileakzirenekin ere topo egin du:“Jada horiek haurrak dituzte eta esatenzidaten: gure umetxoek entzutenzaituzte! Egoera oso politakeman dira”, kontatu du.

Diskoaren izenari erreferentzia eginez,bizitza bidea dela dio Zabalegik:“bide horretan zirrikitu ezberdinpiloa ditugu, aukeratu egiten dugubatetik edo bestetik jarraitu, barruakasko mugitzen zaizkigu eta azkeneanhortik sortzen ditut kantuak”.Maitasuna du ardatzetako batBidean lanak, baina ez soilik bikoteharreman batena, “bizitzaz maiteminduta”baitago Zabalegi. “Maitatzekomodu oso ezberdinak daude;adibidez, ume batekiko maitasuna,maitasun hasiberriak, maitasunabizitzaren amaieran?”.

Gaurkotasunarekin lotutako hainbatgai ukitu ditu diskoan: motxiladunumeek daramaten zamareninguruan abestu du, minbizia duenpertsona bat bere gorputzean arrotzsentitzeaz, errefuxiatuen inguruan?“Denetik abestu dugu. Bizitza horrelakoada, momentu politak eta gordinakdaude. Momentu txar horietatikhandituta ateratzen gara,moduren batean, ikasita edo”.

ELKARLANA Orain dela urte bibakarka bueltatu zen Zabalegi eszenatokietara,Maider izenpean, bainaesperientziadun musikari talde sendobat ondoan zuela. Orain ere bidelagun izan ditu Urbil Artola (dobroa,akustikoak), Gorka Urra (gitarraelektrikoa, akustikoak), Maria Soriazu(baxua), Santi Romano (pianoaeta teklatua) eta Karlos Aranzegi(bateria). “Diskoan nire izena agertzenden arren, elkarlan bat da.Proiektu honetan hasieratik sinetsidute, dena eman dute”. Izan ere, urteeta erdiz aritu dira lanean Bideanaurrera ateratzeko. “Ordu piloa” izandirela azaldu du musikariak. Lanautoproduzitua izan da gainera,Gorka Urrak produzitutakoa.

“Horregatik guztiagatik ikusten dutdisko hau hain geure, hasieratikbukaerara guk egindakoa delako”.Folka eta countrya daude Bideanlanean, baina baita pop indartsuaere. Urbil Artola eta Gorka Urraarduratu dira moldaketez, yin etayang dira Maiderren esanetan.

“Urbilek jakin du nire kantuei goxotasunpuntua ematen, dobroa etaakustikoarekin, gitarra jotzeko osomodu berezia baitu, eta kantuetanhori islatzen da. Era berean, Gorkakmoldatu dituen kantuetan beste gitarrabatzuk daude, beste makarrapuntu bat. Niri musika gogorragoaere gustatzen zait, baina kanporatzekoorduan ez zait ateratzen, etalagundu egiten dit. Dena den, badugoxotasuna berak ere, adibidez,Akotz kantuan orkestra moduko batsortu du, izugarri gustatu zitzaidana.Bien artean oreka topatzen dut”.

Musika erraztasun handiz sortzenduela kontatu du Maiderrek: “melodiakarin etortzen zaizkit, letrekingehiago kostatzen zaidala esangonuke”. Duela bi urte jada sortuakzituen kantak batzuk sartu ditudiskoan; izan ere, lehen diskoa aterazutenetik ez dio sortzeari utzi.“Lehen diskoa argitaratzean jadabigarrenean ari ginen pentsatzen”.Hainbat musikarik parte hartu duteBidean-en sortze prozesuan: Iñigo Asensio (hammond), Joseba Loinaz(pianoa), Mathieu Haranboure(baxua), Xabi Solano (trikitia), CristinaVertiz (biolina), Orkatz Arbelaitz(biolontxeloa), Beñat Igerabide(ahotsa, letrak) eta Peio Gorrotxategi(hammond).

ZUZENEKOEN XARMA Hile honetanhasiko dituzte zuzenekoak, lehenaetxean bertan, Oiartzunen. Hurbiletikbizi izaten ditu Maiderrek kontzertuak,publikoarekin harremanhori “gozamena” dela uste baitu.“Zuk bakardadean sortutako abestiakeszenatoki batean jo eta guztiekinkonpartitzea eta jendeak bereegitea zoragarria da, magia osoberezia da”. Oiartzunen jotzea osoberezia da musikariarentzat, lehenengodiskoa ere bertan aurkeztuzuen. “Egunero herrian ikusten ditudaneieskaintzea bezalakoa da. Begiradapolitak egoten dira”.Sortzen jarraitzeko asmoa du Maiderrek,“ilusioa duen artean” behintzat.“Uste dut bizitza honetan ziklobatzuk betetzen ditugula eta prozesuhonetara berriz itzuli banaiz, oraindikzerbait ikasteko dudalako dela.Nik ikasgai bezala hartzen ditutbizitzako aukera guzti hauek”.