Batxilergoa amaitu eta Estatu Batuetara joan zen Natali Izagirre (Usurbil, 1997), lan egin bitartean ingelesa eta sormenezko idazkera ikasteko. Bi urte pasa zituen New Yorken eta Minnesotan, eta antipodetatik itzultzean, “bere ezinegonak azaleratu nahian”, Natali proiektu musikala jarri zuen martxan, 2017ko udan. Urte bete pasa zuen kantuak konposatzen Ixak Arruti musikariarekin batera, eta elkarrekin grabatu zuten Iparrorra-tzik gabe estudioko abestia. 2018ko udan, proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu zitzaizkien egitasmora, bateria, baxua eta teklatua jotzeko. Garate estudioetan izan ziren pasa den irailean eta dagoeneko esku artean dute Garena diskoa. Musika estilo anitzak jorratzen dituzten 9 kantuz osatu dute lan berria, eta horren adierazle da single bezala aukeratu duten Hitzak abestia, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamaren kolaborazioarekin.

Estatu Batuetatik itzuli eta berehala jarri zenuen martxan Natali proiektu musikala.

Betidanik izan dut musika sortu eta talde bat osa-tzeko ametsa. Txiki-txikitatik ibili naiz musikari lotuta, bai etxean eta bai musika eskolan. Kantuak idaztea ere izugarri gustatzen zait, eta disko bat grabatzeko gogo handiak nituen. 18 urterekin

Estatu Batuetara joatea izugarrizko esperientzia izan zen niretzat, gauza piloa ikasi eta deskubritu nituen, bai bizitzarekiko eta baita nire buruan ere. Itzultzean zer kontatu banuela pentsatu nuen, eta bidaia horretan bilatu dut diskoan batu ditugun kantuak idazteko inspirazioa. Musika sor-tzeko, hamar urtez nire gitarra irakaslea izandako Ixak Arrutirekin jarri nintzen harremanetan eta elkarrekin konposatu ditugu kantuak.

Diskoa grabatzeko, ordea, taldea osatu duzue.

Proiektuak bultzada behar zuen eta taldekide berriekin horixe bera lortu dugu. Egia esan, zorte handia izan dut guztiekin, musikari onak izateaz aparte, badakitelako zer den halako proiektuetan ibiltzea. Mendeku Itxua, Kauta, Izeberg edota Enekora taldeetan aritutakoak dira, eta esperientzia horrek borobilagoa bihurtu du diskoa.

Estiloari dagokionez, non kokatzen da Natali?

Nahasketa ederra egin dugu diskoan: pop, rock, funky, country, folk? Bilatutako zerbait izan da hori. Alegia, sortze garaian nahi zuten hori izaten utzi diegu kantuei, eta hala, behar zuen bezala atera da abesti bakoitza. Uneak agindu du abesti bakoitzaren indarra. Hori da bilatzen genuena, eta nire ustez, asmatu egin dugu. Letrekin gauza bera egin dut nik: zazpi kantu euskaraz idatzi ditut, eta bi ingelesez. Zergatik? Idazterako orduan hitzak ingelesez etorri zaizkidalako burura, eta euskarara jo beharrean, inspirazioari bere bidea egiten utzi diot.

Kaki Arkarazorekin grabatu duzue diskoa, Garate estudioetan.

Bai. Kaki aurretik ere ezagutzen genuen, bera ere usurbildarra delako, eta harremana aspalditik dator. Zorioneko sentitzen naiz berarekin grabatu dugulako. Grabatzeaz aparte, produktore lana ere egin digu Arkarazok. Hasieratik ulertu du gure musika, kantuek nolakoak izan behar duten, eta zer falta zaion abesti bakoitzari borobilago izan daitezen. Bi aste pasa ditugu estudioan, lan neke-tsua izan da, baina izugarri ondo pasa dugu elkarrekin. Oso esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat eta oso pozik gaude sortu dugun Nataliren lehen abesti katalogoarekin.

‘Hitzak’ abestia aukeratu duzue diskoaren aurkezpen kantu bezala.

Bai, eta egia esan, hasiera batean kantu hori diskotik kanpo uztekotan izan ginen. Aspalditik idatzita nuen abestia, baina konponketak egiteko garaian Ixakek eta biok ez genuen asmatzen. Ez aurrera eta ez atzera ari ginela, abestiak rap bat behar zuela esan zidan Ixakek. Nik ere berdina pentsatu nuen. Rap hitza esan eta berehala etorri zitzaidan burura Glaukomako Juantxo Arakama. Baina, nola kantatuko zuen Juantxok gurekin? Ixaken ezaguna zen nonbait, eta bidali genion kantua. Baietz erantzun zigun Juantxok, baina esan zigun ez zigula bere zatia erakutsiko estudioan grabatzen izan arte. Horrela grabatu genuen kantua, berak zer abestu behar zuen jakin gabe. Eta emaitza, bikaina.

Aurkezpen biran murgilduta zaudete orain. Zer moduz doa?

Gasteizen, Iruñean eta Bilbon izan gara orain arte, eta sentsazioak oso onak izan dira denetan. Jendeak esan digu diskoak indar gehiago duela zuzenekoetan, rockeroagoa dela. Garena diskoko bederatzi kantuak eta bi bertsio jotzen ditugu taldean, eta nik abesti bat jotzen dut bakarrik, akustikoan. Hurrengo emanaldiei dagokienez, gaur Donostiko Dokan izango gara, apirilaren 5ean Donostiko Fnac-en, apirilaren 26an Azpeitiako San Agustinen eta maia-tzaren 11an Eskoriatzako Infernu tabernan. Hala ere, kontratazioa zabalik daukagu eta ahal denik eta toki gehienetan jotzea da gure asmoa.