Nefer Olaizola Balboa 1995ean jaio zen Gasteizen. Ikus-entzunezko gradua ikasi zuen EHUn eta Arte, literatura eta kultura masterra UOC unibertsitatean. Ondoren, New Yorkeko editorial eta kultur zentro batean praktikak egin zituen 2019an. Argitaratutako zein proiektaturiko lanen artean C'est la vie bideosormen pieza (Bideotik) eta Tronpetak, emakumea eta dragoia (Cortada) daude. Erroak dokumentalarekin Oihanederreko Batera 2019ko deialdian saria jaso zuen. Leihoa inarrosten instalazioarekin EmArt 2020-21 deialdia irabazi zuen eta Gasteizko Artgia aretoan erakusketa antolatu zuen. Eleberri ilustratu bat gara-tzen dabil Udalbiltzako "Geuretik Sortuak" 2021ko dinamikan literaturan jasotako sariari esker. Azken urteotan bideo-arte esperimentalean murgildu da batez ere, baina literatura alde batera utzi gabe.

Abesti bat:

Marenen 'Te invito un día a mi piscina'

Talde bat:

Of Monsters and Men

Liburu bat:

'El nombre del viento' (Patrick Rothfuss)

Antzezlan bat:

'Incendios' (Wajdi Mouawad)

Film bat:

'Un asunto de familia' Hirokazu Koreeda

Kultur espazio bat:

La Monstrenka, Gasteizen