Uda musikatu batentzako dokumental sorta

26.07.2021 | 11:31
Taqwacore (2009), islam punkari buruz.

Euskal klima tropikala jasateko, musikari buruzko dokumental gomendagarriak

Gure bigarren uda musika jaialdirik, kontzerturik ezta jai herrikoirik gabe. Nork esango zigun? Kasu, badaude ekintzaile ausart asko ere, neurri guztiak errespetatuz lan handia egiten dutenak, eta goraipatzekoa da. Hala ere, zuzeneko musika behar den bezala gozatzeko denbora geratzen zaigu. Bada, pesimismoari aurre egiteko eta soinu horiekin ametsetan jarraitzeko gomendioak ematea hartu dut erronka moduan. Aurreko atalean liburuak gomendatzean esanda geratu zen, ezohiko egoera honek jarraitu bitartean musikari buruzko dokumentalak ikustea ez dela aukera txarra. Beraz, gaurkoan azkenaldian interesgarrien iruditu zaizkidanak gomendatuko dizkizuet.

Zaila izan da aukeraketa egitea. Izan ere, gaur egungo streaming garaietan, milaka istorio aurkitu ditzakegu sarean, esaterako kanpo geratu diren Taqwacore (2009) islam punkari buruz; eta The Punk Singer (2013) Bikini Kill taldeko abeslari eta militante feministari buruzkoa. Esan beharra dago ez direla musikari buruzko dokumental berrienak, ez dudalako nahi zuek Netflixen azken porrotekin denbora galtzerik ('Rompan todo' minisailari edota 'Héroes: silencio y rock and roll' filmari buruz ari naiz, bai). Hala ere, pozik partekatzen dizuet egin dudan zerrenda apal eta xumea. SOINUTOPIA musikari eta soinuari eskainitako tartea delako, baina baita inguruan dagoen guztiari ere.

noticias de noticiasdenavarra